Artilleria

Artilleria banakoak eraman ez ditzakeen su-armez, haien munizio eta garraiorako ibilgailuez osatutako gerra-materialen multzoa da[1].

Frantziako Armadako militarrak, Frantzia-Prusia Gerran.

Hasieran jaurtigai armak zituen infanteria taldea deitzeko erabiltzen bazen ere, gero munizioa erabiltzen zuen gerra-makinak izendatzeko erabili zuten. Makina horek ibiltzeko barneko energia behar zuten, mekanikoa, kimikoa edo elektromagnetikoa. Hastapenetan gotorlekuei eraso egiteko bakarrik izan arren, aurrerago moldagarriago bilakatu eta edozein objektiboren kontra balio zuten[2].

Nahiz eta adituek jaurtigaien ibilbidea aztertzen duen zientziari balistika esan, ingeniaritzaren adar horri artilleriari ere aplikatzen zaio.

Erreferentziak


Kanpo estekak


Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.