Ascensión Badiola

Idazle bilbotarra

Ascensión Badiola Ariztimuño (Bilbo, Bizkaia, 1961eko apirilaren 1a) bizkaitar idazlea da. Gaztelaniaz idazten du. Ekonomian lizentziatua eta Historia Garaikidean doktorea da.[1] Auditoretza du gaur egun ogibide.[2]

Ascensión Badiola

Bizitza
JaiotzaBilbo1961eko apirilaren 1a (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea eta kontu-ikuskaria
KidetzaEusko Ikaskuntza
Euskal Idazleen Elkartea
ascensionbadiola.com

Eusko Ikaskuntzako kidea da eta Asociación literaria “El espíritu de la Alhóndiga, ALEAko partaidea.

Biografia

Aldizkari batzuetan artikulu eta ipuinak argitaratzeaz gain[3] nobelak ere idatzi ditu, bai nobela historikoak baita fikziozkoak ere. Beste autore batzuekin batera elkarlanean aritu da 'La última trinchera' dokumentalean eta "1937ko Enkarterri. Itxaropena inoiz ez da galtzen" lanetan. Errepresioari eta Gerra Zibilari buruzko hainbat hitzaldi eman ditu. Deia egunkariko "Historia de los Vascos" gehigarrian zenbait ekarpen egina da.[4]

Lanak

Narrazioak

  • La ría de los afrancesados (Txertoa, 2010).[5]
  • La bala que mató al general (De Librum Tremens, 2011).[6]
  • Martina Gerrillera (Txertoa, 2013)[7]
  • Cárceles y campos de concentración en Bizkaia 1937-1940 (Txertoa, 2012).[8][9]
  • 1937ko Enkarterri. Itxaropena inoiz ez da galtzen (2017an Biltzar Nagusiak argitaratua).[10]
  • Individuas peligrosas. La prisión central para mujeres de Amorebieta 1939-1947 (2019)[11][12][13][14]
  • La decisión de Juana Mir. (Txertoa, 2020).[15]

Hitzaldiak

Errepresioari eta Gerra Zibilari buruzko hitzaldiak eman ditu hainbat hiri eta herritan.

Dokumentalak

  • La última trinchera (elkarlanean)[25]

Sariak

  • La decisión de Juana Mir (Txertoa 2020). Ramiro Pinilla eleberri laburren saria (Gaztelaniaz).[26]

Erreferentziak

Kanpo estekak