Auðunn Gestsson

poeta islandiarra

Auðunn Gestsson (Flatey, 1938ko otsailaren 27a2020ko azaroaren 18a) islandiar egunkari-saltzailea, poeta eta margolaria izan zen[1][2][3]. Hil zen garaian, Downen sindromea zuen islandiar zaharrena zen[4][5].

Auðunn Gestsson
Bizitza
JaiotzaFlatey (en) Itzuli1938ko otsailaren 27a
Herrialdea Islandia
HeriotzaIslandia2020ko azaroaren 18a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Bizitza

Flatey uhartean jaio zen eta bost anai-arreba izan zituen[6]. Zazpi urte zituela, ama hil zitzaion, eta Gerður Gestsdóttir arrebak hezi zuen[1]. Hirurogeita hamar urte bete arte arrebarekin bizi izan zen, eta gero bakarrik hasi zen bizitzen[5].

1970. urte inguruan hasi zen egunkari-saltzaile gisa lan egiten, eta ezagun bihurtu zen Reykjavík erdigunean[7][8].

2013an, Ljóðin mín poesia bilduma argitaratu zuen[9][10]. Liburu honen hitzaurrea bere ilobak idatzi zuen, Margrét Gestsdóttirek[4]. Horrez gain, margotu zuen eta bere margolan eta marrazki asko gorde dira[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak