Australiar Lurralde Antartikoa

Australiar Lurralde Antartikoa (ingelesez: Australian Antarctic Territory edo AAT) Australiak beretzat eskatzen duen Antartikaren zatia da. 60°-tik hegoalderako latitudean eta 45°-tik 160°-ra bitarteko ekialdeko longitudean (Adelia Lurraldea [136° E - 142° E] izan ezik) dauden uharte eta lurralde guztiak hartzen ditu. Guztira, 5.896.500 km²-ko hedadura du, Antartika osoaren % 42.

Australiar Lurralde Antartikoa
Australian Antarctic Territory

Antarctica, Australia territorial claim.svg
Geografia
HiriburuaDavis (basea)
75°0′0″S 102°30′0″E
Azalera5896500
KontinenteaAntartika
Administrazioa
Gobernu-sistemaKanpoko lurraldea
ErregeaKarlos III.a
Epai autoritateaSupreme Court of the Australian Capital Territory (en) Itzuli
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km²
Historia
Sorrera data: 1933ko ekainaren 13a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
aad.gov.au

Australiaren lurralde-eskaera lau herrialdek baino ez dute onartzen: Zeelanda Berria, Frantzia, Norvegia eta Erresuma Batua. Australiak 1959ko abenduaren 1ean Itun Antartikoa berretsi zuenetik, haren lurralde-eskaera geldirik dago nazioartean.

Historia

Erresuma Batuak 1841eko urtarrilaren 9an beretzat eskatu zuen lehen aldiz Viktoria Lurraldea. 1911n eta 1914an egin zituzten australiarrek lehen espedizioak Antartikan, Sir Douglas Mawson buru. Enderby Lurraldea Erresuma Baturako eskatu zuen Dawsonek 1930eko urtarrilaren 13an.1933ko otsailaren 7an, britainiar agindu batek Australiari eman zizkion lurralde-eskubideak. Transferentzia 1936an gauzatu zen. Australiak 1954ko otsailaren 11n ezarri zuen bere lehen basea (Mawson basea) Antartikan.

Banaketa

Australiak bederatzi sektore geografikotan banatzen du beretzat eskatzen duen lurraldea. Mendebaldetik ekialdera, hauek dira:


Zb.Sektorearen izenaAzalera (km2)Mendebaldeko mugaEkialdeko muga
1Enderbyren Lurraldea045° E056°25' E
2Kempen Lurraldea056°25' E059°34' E
3Mac. Robertsonen Lurraldea059°34' E072°35' E
4Elisabet Printzesaren Lurraldea072°35' E087°43' E
5Gilen II.aren Lurraldea087°43' E091°54' E
6Maria Erreginaren Lurraldea091°54' E100°30' E
7Wilkesen Lurraldea2.600.000100°30' E136° E
8Jurgi V.aren Lurraldea142° E153°45' E
9Oatesen Lurraldea153°45' E160°00' E
Australiar Lurralde Antartikoa6.119.818044°38' E160°00' E

Kanpo estekak