BSC Young Boys

BSC Young Boys (izen osoa Berner Sport Club Young Boys) Suitzako Berna hiriburuko futbol taldea da. Herrialdeko talde indartsuenetako bat da.

Berner Sport Club Young Boys 1898
Sorrera1898
Futbol zelaiaStade de Suisse
edukiera: 32.000 lagun
inaugurazioa: 1993
PresidenteaSuitza Werner Müller
EntrenatzaileaSuitza Raphaël Wicky
LigaSuitzako Super Liga
2022-231.a
Webguneawww.bscyb.ch
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Bernako Stade de Suisse estadioan jokatzen ditu etxeko partidak.

Historia

1898an sortu zuten Bernako Unibertsitateko lau ikaslek, Max eta Oscar Schwab anaiek eta Hermann Bauer eta Franz Kehrlik. Izenak "Mutil Gazteak" esan nahi du. 1898ko abenduaren 30ean bozketa egin uten FC Bernarekin bat egin edo ez, eta ezezkoak irabazi zuenez ordutik lehia handia izan da talde bien artean.

Hasierako urteetan emaitza bikainak lortu zituen, 1902an Suitzako txapeldunorde eta 1903an txapeldun. Bigarren Mundu Gerra aurretik 6 Liga irabazi zituen eta 7 aldiz txapeldunordea izana zen. 1925ean Bernako talde indartsuena zela erakutsi nahian hiriaren izena hartu zuen eta Berner Sport Club Young Boys bihurtu zen. Urte berean Wankdorf estadioa inauguratu zuen, 22.000 ikusle har zitzakeena.

1951ean Albert Sing entrenatzailea fitxatu zuen eta harekin emaitza bikainak izan zituen. 1957 eta 1960 artean Suitzako Liga lau aldiz jarraian irabazi zituen.

1986an Liga eta 1987an Kopa irabazi onderen maila apalagoan ibili zen hurrengo hemerkadan.

2018an berriz irabazi zuen Suitzako Liga eta urrezko aro berri bati hasiera eman zion. 2023 artean bost Liga eta bi Kopa irabazi ditu.

Uniformea

 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Palmaresa

Suitzan: 26

  • Suitzako Super Liga (16): 1903, 1909, 1910, 1911, 1920, 1929, 1957, 1958, 1959, 1960, 1986, 2018, 2019, 2020, 2021, 2023
  • Suitzako Kopa (8): 1930, 1945, 1953, 1958, 1977, 1987, 2020, 2023
  • Suitzako Superkopa (1): 1986.
  • Suitzako Ligaren Kopa (1): 1976

Europan: 1

Euskal taldeen aurkako partidak

Young Boysek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
2009-10UEFA Kopa3. itzuliaAthletic
Young Boys
0-1
1-2
Young Boys
Athletic

Kanpo estekak