Balentin Aurre-Apraiz
euskal idazlea
(«Balendin Aurre Apraiz» orritik birbideratua)
Balentin Aurre-Apraiz (Ajangiz, Bizkaia, 1912ko azaroaren 3a - 2007ko apirilaren 19a[1]), «Aurraitz», «Mendi-bide», «Agerrekoa» ezizenetaz ere ezaguna, euskal idazlea izan zen. Aldizkari askotan ezagutarazi ditu bere idazlanak: Txitra eta Txori galduak (itzulpena, Tagore), Gogo-zelaietan eta Errimiña (olerkiak).[2]
Balentin Aurre-Apraiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ajangiz, 1912ko azaroaren 3a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2007ko apirilaren 19a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Biografia
Ajangizko Mendieta-Agerre baserrian jaioa, Gerra garaian gudari izan zen. 1937ko ekainean zauritu egin zuten, Artxanda mendia defenditzen ari zela, eta egun batzuk geroago atxilotu zuten faxistek, Basurtuko erietxean, zaurietatik osatzen ari zela, Otz samiña poema idatzi zuen.[3]
1958an Venezuelara joan zen, baina ez zen han laketu eta 1964an Euskal Herrira itzuli zen. 1968an Arantzazuko Batzarrean parte hartu zuen.
Lanak
Poesia
- Egunen bidean (1994, Karmel)
Erreferentziak
Kanpo loturak
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna