Barbara Morgenstern

alemaniar musikari elektronikoa, abeslaria eta ekoizlea

Barbara Morgenstern (Hagen, Alemania, 1971ko martxoaren 19a) indietronikako kantari eta ekoizle alemaniarra da.[1][2]

Barbara Morgenstern

Bizitza
JaiotzaHagen1971ko martxoaren 19a (53 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, abeslaria eta ekoizlea
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuagiltzadia
ahotsa
DiskoetxeaMonika Enterprise

barbaramorgenstern.de
Facebook: barbmorgenstern Twitter: barbmorgenstern MySpace: barbaramorgenstern Bandcamp: barbaramorgensternSouncloud: barbaramorgenstern Last fm: Barbara+Morgenstern Musicbrainz: 00370693-7679-46c1-8ddd-63e1d082c459 Songkick: 341632 Discogs: 8261 Allmusic: mn0000147852 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

1996ko urtarrilean, Berlingo Hausfrau Im Schacht diskoetxe txikiaren azpian, Enter the partyzone lehen ekoizpena kaleratu zuen. eta hurrengo urtean, Plastikrepor Michael Muehlhaus taldearen laguntzarekin (gero Blumfeld taldeko kidea). 1998ko neguan, bira bat hasi zuen Alemania osoan, garai hartan Christian Obermaier perkusioan zuen bandarekin batera, Schneider TM musika-taldeko kidekoa, eta lehen aipatutako Michael Muehlhaus baxuan. 1998ko irailean, beste bira bat egin zuen bere herrialdean (Alemania) zehar, Austrian eta Suitzan, Berlingo beste talde batzuekin batera, hala nola Quarks, Jo Tabu eta Fuschimuschi. Urte bereko urrian, Vermona ET 6-1 kaleratu zuen Monika Enterprise zigiluarekin. Handik urtebetera, Fan N 1 Rmx EP atera zen Consoleren remixekin, eta Heimtrainer, Robert Lippok, Schlammpeitziger, Michael Muehlhaus eta Jo Tabu. 2000. urtean Fjorden izeneko album berria grabatu zuen. Disko horretan Pole eta Robert Lippok izan zituen laguntzaile. 2001ean, Eine Verabredung EP atera zen salgai, Glasgowen eta Londresen hainbat errezitaldi egin ondoren. Urtebete geroago, Nichts Muss Stefan Betke ekoizlekide zuela, eta 2003ko martxoan kaleratu zuten Aus heitπhimmel eta Gute nacht bezalako abestiak dituen albuma. 2004an, Maximilian Heckerrekin batera, Goethe institutuak antolatutako errezitaldi batzuetan parte hartu zuen. 2006ko maiatzean Robert Lippok-ekin batera Tesri albuma kaleratu zuen. Handik gutxira, The grass is always greener izeneko disko bakarlari berriarekin itzuli zen.

Diskografia

Betseak beste, Lan hauexek egin ditu:[3][4]

Albumak

  • Plastikreport 1997 (mini-CD)
  • Vermona ET 6-1 1998
  • Fjorden 2000
  • Nichts muss 2003
  • Tesri 2006 (junto a Robert Lippok)
  • The grass is always greener 2006
  • BM 2008
  • Fan N° 2 2010

Bakunak eta EP

  • Enter the partyzone 1996
  • Fan N° 1 Rmx EP 1999
  • Eine Verabredung 2001
  • Seasons 2002 (junto a Robert Lippok)
  • Aus Heiterem Himmel (remixes) 2003
  • The Operator 2006

DVDak

  • Kleiner Ausschnitt 2003

Erreferentziak

Kanpo estekak