Barego

Baregoak[1] (antzinako eskandinavieraz: Væringjar; grezieraz: ΒάραγγοιVarangoi, Βαριάγοι; errusieraz: Варягиtranslit.: Varyagi / Varyahy) IX. eta X. mendeetan egungo Errusian, Bielorrusian eta Ukrainian bizi ziren bikingoak izan ziren[2]. Nestorren Kronikaren arabera Eskandinaviatik etorritako elitezko gudari-taldea izan zen, ekialdeko eslaviarrak gobernatzeko etorria[3].

Baregoen guardia, Joanes Skylitzesren XI. mendeko kronikan.

1113an idatzitako Kieveko Rusko kronika honek bikingo hauek batzutan rus' eta bestetan suediar, normandiar, anglo edo juto izendatzen ditu[4] nahiz eta gehienak Suediakoak izan[5].

Merkataritza edo pirateriaren bidez, edo mertzenario bilakatuta, Garðaríki edo Kieveko Rusko ibai guztiak zeharkatu zituzten, Kaspiar itsasoa eta Konstantinopoliseraino ailegatuz[6]. Bertan enperadorearen guardia osatu zuten, Inperio osoan sona handikoa zena.

Errusiar historiografia nazionalistaren arabera, baregoak ez ziren eskandinaviarrak eslaviarrak baizik[7] .

Erreferentziak


Kanpo estekak


Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.