Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoa

aristokrata espainiarra

Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoa (Beatriz Isabel Federica Alfonsa Eugenia María Teresa Bienvenida Ladislaa; La Granja de San Ildefons Errege Jauregia, Segovia; 1909ko ekainaren 22a – Torlonia jauregia, Erroma, 2002ko azaroaren 22a), Espainiako infanta izan zen jaiotzez, eta Civitella-Cesiko printzesa ezkondu zenetik, 1935ean, printzerria desagertu zen arte, 1946an.

Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDoña Beatriz Isabel Federica Alfonsa Eugénie Cristina Maria Teresia Bienvenida Ladislàa de Borbón y Battenberg
JaiotzaLa Granja de San Ildefonso Errege Jauregia1909ko ekainaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaErroma2002ko azaroaren 22a (93 urte)
Hobiratze lekuaUdako hilerria
Familia
AitaAlfontso XIII.a Borboikoa
AmaViktoria Eugenia Battenbergekoa
Ezkontidea(k)Alessandro Torlonia, 5th Prince of Civitella-Cesi (en) Itzuli  (1935eko urtarrilaren 14a -  1986ko maiatza)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaBorboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
IMDB: nm1260199 Edit the value on Wikidata

Biografia

1909ko ekainaren 22an jaio zen.[1] Urte bereko ekainaren 27an bataiatu zuten, eta izen hauek jarri zizkioten: Beatriz, Isabel, Federica, Alfonsa, Eugenia, Cristina, María Teresa, Bienvenida eta Ladislaa. Haren aitabitxiak izan ziren osaba-aitona, Frederiko Austriako eta haren alaba izan ziren, Elisabet Austriakoa artxidukesa.[2][3] Alfontso XIII.aren eta Viktoria Eugenia Battenbergekoaren hirugarren seme-alaba izan zen Beatriz, eta, hala, Alfontso XII.a Espainiakoaren eta haren bigarren emaztearen, Maria Kristina Austriakoaren biloba zen aitaren aldetik; bere amaren aldetik Henrike Battenbergekoaren eta Beatriz Erresuma Batukoaren biloba zen, Viktoria erreginaren alabarik gazteena.

Beatriz deitu zioten, amona bezala. Familian Baby deitzen zitzaion.[4] Gainera, Viktoria Erresuma Batukoak bizirik izan zuen azken birloba izan zen.[5]

Berak eta haren ahizpa Maria Kristinak pianoa jotzen ikasi zuten Carolina Peczenik kontzertista poloniarrarekin, eta dantzan Marguerite Vacanirekin, Erresuma Batuko Elisabet II.a erreginaren eta haren ahizpa Margarita printzesaren dantza irakasle berbera.[6]

Beatrizek, Espainiako gainerako errege-familiak bezala, erbestera joan behar izan zuen 1931ko apirilaren 15ean, egun bat lehenago Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren. Beatriz infantak Erroman finkatu zuen egoitza, han bizi baitzen bere aita. Ama Lausanatik hurbil jarri zen bizitzen. 1950ean, Beatriz Espainiara itzuli zen lehen aldiz erbestetik, eta Ritz hotelean (Madril) hartu zuen ostatu. Jende asko joan zen hotelaren atarian, monarkiari babesa emateko, baina gertaera horien aurrean, Francisco Franco diktadoreak Espainiako lurraldetik ateratzea agindu zuen. Denboraldi batzuk eman zituen herrialdean, baina ez zuen ohiko bizilekua bere jaioterrian finkatu. Hil baino lehentxeago, oporrak igaro zituen Santanderren. Garai hartan Piélagosko (Kantabria) ohorezko alkate izendatu zuten.[7]

Ezkontza eta ondorengoak

Alfontso XIII.ak hemofiliaren arriskuak ezagutzen zituzten bikotekideak nahi zituen. Hemofiliak, jada, bi seme-alaba eraman zizkion: Alfontso, Asturiasko printzea, eta Gonzalo infantea.

Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoak Erromako Gesù elizan ezkondu zn, 1935eko urtarrilaren 14an, Alessandro Torloniarekin (1911-1986), Civitella-Cesiko V. printzea, Marino Alessandro Torlonia printzearen semea eta haren emazte Mary Elsie Moore. Printze-etxe horrek ez zuenez aginterik, bere ondorengotzari uko egin zion.[8][9] Ordura arte, Alfontso eta Jaime anai nagusiek eskubide dinastikoei uko egitearen ondorioz, 1933an, Beatriz infanta bigarrena zen Espainiako tronu hutsaren ondorengotza-lerroan, anaia gaztearen atzetik, Joan Borboikoa, Joan Karlos I.a aita eta Filipe VI.aren aitona.

Beatriz infanta Erromako egoitzan hil zen, Torlonia Jauregian, Bocca di Leone kaleko 78an, eta hiri horretan lurperatu zuten. Iloba, Joan Karlos I.a Espainiako erregea, haren emaztea, Sofia erregina eta Asturiasko printzea izan ziren hiletetan.

Erreferentziak

Kanpo estekak