Beatriz Costa

aktorea eta idazlea

Beatriz Costa, jaiotzez, Beatriz da Conceição (Mapfra, Portugal, 1907ko abenduaren 14aLisboa, Portugal, 1996ko apirilaren 15a) aktore eta idazlea izan zen. Portugalgo zinemaren urrezko garaiko izar nagusietako bat.[1] Hainbat film ezagun egin zituen bere herrialdean: A Aldeia da Roupa Branca (1939), A Canção de Lisboa (1933) eta Fátima Milagrosa (1928). Lana utzi ondoren, idazketan aritu zen, eta azken liburua 1990ean argitaratu zuen.[2][3]

Beatriz Costa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeatriz da Conceição
JaiotzaMilharado (en) Itzuli1907ko abenduaren 14a
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa1996ko apirilaren 15a (88 urte)
Hobiratze lekuaMalveira Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria eta idazlea
Izengoitia(k)Beatriz Costa

IMDB: nm0182085 Musicbrainz: d2730bac-a008-44f1-af48-c41575e5a51f Find a Grave: 214496691 Edit the value on Wikidata
Beatriz Costa Arre, burro! errebistan, 1936

Biografia

Beatriz Costa 1907an jaio zen 14an, Charneca herrixka txikian, Milharadoko freguesian, Mafrako Concelhoan. Gurasoak António Isidoro eta Aldina de la Conceição ziren.[4][5][6][7]

1912an, 4 urte baino ez zituela, gurasoak banatu egin ziren eta amarekin joan zen Lisboara. Munduko Lehen Guda hasi zenean, ama jostun lanak egiten hasi zen militar baten etxean. Handik gutxira Figueiró dos Vinhos herrira joan ziren eta han Beatriz José Malhoa margolariarentzako modelo lanak egiten hasi zen. 13 urterekin ikasi zuen irakurtzen eta idazten. Bi aitaorde izan zituen.[8]

Ibilbidea

15 urterekin hasi zuen bere karrera Chá e torradas errebistan, korista gisa. Hurrengo urtean, Antonio Macedoren konpainian , 1924ko ekainaren 24an Maria Victoria Antzokian estreinatu zen Résvés errebistan parte hartu zuen. Luís Galhardok, zuen ahalmena ikusita, Beatriz Costa izena jarri zion. Urte berean Brasileko 'tournera' joan zen, Antonio Macedo enpresaburu eta bere konpainiaren zuzendari artistikoaren eskutik eta José Loureiro enpresaburua eta Brasileko hainbat Antzokiko zuzendaria.

Bederatzi espektakulu berri egin zituzten: Fado corrido, Tiro ao alvo, Chá e torradas, Piparote, Aqui d'El Rei, Résvés, O 31, Tic-Tac e De capote e lenço. Apurka-apurka nabarmentzen hasi zen.[8][9]

1927an, Louise Brooksek hasitako ile modari jarraituta mutilen erara ebaki zuen ilea. Ospea zuen eta lasterrera zine mutuan eta cabaretean ere hasi zen.[10][11]

Filmografia

  • Chianca de Garciaren A Aldeia da Roupa Branca (1939)
  • O Trevo de Quatro Folhas, Chianca de Garciarena (1936)
  • José Cotinelli Telmoren A Canção de Lisboa (1933)
  • Minha Noite de Núpcias, E. W. Emo (1931)
  • Lisboa, J. Leitão de Barros (1930)
  • Fátima Milagrosa, Rino Luporena (1928)
  • O Diabo em Lisboa, Rino Luporena (1926)

Telebista

  • Património, o que é? eta Prata da Casa (1980)
  • E o Resto São Cantigas (1981)
  • A Imagem das Letras (1982)
  • O Foguete (1982)
  • Regresso ao Passado (1991)

Lanak

  • Sem Papas na Língua (1975)
  • Quando os Vascos Eram Santanas… e Não Só (1977)
  • Mulheres Sem Fronteiras (1981)
  • Nos Cornos da Vida (1984)
  • Eles e Eu (1990)
  • Saudades do Padeiro (1993)

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak