Belen Ortega

espainiar komiki-marrazkilaria

Belén Ortega (Granada, 1986ko martxoaren 6a) espainiar komiki-marrazkilaria da.[1] 2019an, Marvel eta DC Comics argitaletxeentzat lan egin duen lehen espainiar marrazkilaria da.

Belen Ortega
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBelén Ortega Sancho
JaiotzaGranada1986ko martxoaren 6a (38 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria, komikigilea, penciller (en) Itzuli, mangaka eta ilustratzailea

Biografia

Ortega kultura japoniarraren zale amorratua da, Arte Ederrak ikasi zuen Granadako Unibertsitatean, eta ikasketak Osakako[1] Human Academy-n osatu zituen.

Hasierako bere lanak Sugoi Magazine, Ohayo edo Generación Sur aldizkarietan eta Ares Editorialeko manga eta animazioan espezializatutako aldizkarietan argitaratu ziren; Shirase, Dokan eta Minami[2] ilustrazioak eta istorioak egin zituen. Bere historia- eta ilustrazio-lanak moda-diseinuko marketarako lanekin tartekatzen ditu, hala nola Jesús del Pozo edo Filip Custic, eta Planeta argitaletxe espainiarrarekin edo Caurette[3] belgikarrarekin.

2011 arte, Kamikaze Factory Studio autoreen taldeko kide izan zen ilustratzaile gisa, eta hainbat publizitate-kanpainatan parte hartu zuen: Carolina BOIX, Kodomo Manga paso a paso liburu kolektibo didaktikoa (Monsa), manga eta animazioko ilustrazioak: Vitek Anime Music Experience, Melodía Eterna de Ailyn, En lo profundo del bosque de Charm edo Maison Ikkoku: las canciones de la serie.[3]

2016an, Stieg Larsson-en Millenium sagaren komikira egokitzeko ilustrazioak egin zituen Ortegak Dupuis argitaletxe franko-belgiarrarentzat. Estatu Batuetan lehen aldiz Heavy Metal Magazinen argitaratu ondoren, Marvel eta DC Comics-ekin hasi zen lanean, eta hori lortu zuen lehen espainiarra da.[4]

2021ean, Batman:Urban Legends-en[5], Meghan Fitzmartinek idatzitako pasarte baten irudiak egin zituen, non Tim Drakek, beti Batmanekin ibiltzen den Robinek, bisexuala dela adierazi zuen.

Estilo artistikoa

Canal Plusen edo Canal Sur 2an (Dragon Ball, Sailor Moon, Ruroni Kenshin (El guerrero samurai) ikusten zituen animazioek eragina izan zuten harengan, eta, mangarekiko grinak bultzatuta, haurtzaroan denbora asko igaro zuen Sakura, cazadora de cartas marrazki bizidunetan ikusten zituen pertsonaiak marrazten.[6]

Obra

2007an, Himawari mangako lehen kapitulua argitaratu zuen. Erdi Aroko Japonian girotutako istorioa da, eta 2007ko Bartzelonako Manga Aretoan banatutako Line Mangazine aldizkariaren lehen alean agertu zen.[7]

Geroago, 2015ean, Norma argitaletxean Pájaro Indiano argitaratu zuen, eta, 2016an, Marc Márquez, la historia de un sueño (Noram, 2016), motoziklismoko txapeldunaren biografia komikian.[8]

Sariak eta aintzatespenak

  • Hiwamari bere lehen liburuarekin, Espainiako Manga onenaren saria irabazi zuen Ficomic-en (Himawari, Glènat 2011)[9]
  • 2010ean, ilustratzaile onenaren saria, Madrilgo Expomangak emana.

Erreferentziak

Kanpo estekak