Granada (Espainia)

Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Granada (argipena)».

Granada[1] Espainiako hegoaldeko hiria da, izen bereko probintziako hiriburua. Andaluziako autonomia erkidegoan dago, Sierra Nevadaren oinetan. 2008. urtean, 236.988 biztanle zituen.

Granada
Granada
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaGranadako probintzia
AlkateaMarifrán Carazo (en) Itzuli
Izen ofizialaGranada
غرناطة
Jatorrizko izenaGranada
Posta kodea18001–18015, 18182 eta 18190
INEk ezarritako kodea18087
HerriburuaGranada city (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak37°10′41″N 3°36′03″W / 37.1781°N 3.6008°W / 37.1781; -3.6008
Map
Azalera88.02 km²
Altuera738 m
MugakideakArmilla, Pulianas, Maracena, Atarfe, Santa Fe, Vegas del Genil, Churriana de la Vega, Ogíjares, La Zubia, Cájar, Huétor Vega, Cenes de la Vega, Pinos Genil, Dúdar, Beas de Granada, Huétor Santillán, Víznar eta Jun
Demografia
Biztanleria230.595 (2023)
1.913 (2022)
alt_left 124.907 (%54,2) (%46,6) 107.555 alt_right
Dentsitatea2.619,8 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakFriburgo, Xarja, Aix-en-Provence, Belo Horizonte, Coral Gables (Florida), Agrigento, Marrakex, Tilimsen, Lublin eta Dubai
MatrikulaGR
granada.org

Geografia eta ingurune naturala

Sierra Nevada mendilerroak hiria inguratzen du.

Klima

    Datu klimatikoak (Granada, Granadako aireportua, 567 m)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)13.015.318.620.124.630.034.433.929.422.717.213.522.8
Batez besteko tenperatura (ºC)6.78.511.012.816.821.424.824.520.915.510.77.615.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)0.31.83.45.69.012.915.215.012.48.24.21.87.5
Pilatutako prezipitazioa (mm)4138303828174316424853357
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)66574201256752
Eguzki orduak1651722252312933363733442622151701492935
Iturria: [2]

Auzoak

Granada zortzi barruti eta 36 auzoz osatuta dago. Barrutiak honakoak dira:

  • Ronda, 51.740 biztanle (2009an)
  • Zaidin, 47.731 biztanle
  • Norte, 41.820 biztanle
  • Genil, 35.028 biztanle
  • Centro, 32.916 biztanle
  • Chana, 27.533 biztanle
  • Beiro, 26.590 biztanle
  • Albaicín, 16.281 biztanle

Historia

Hiria arabiarrek sortu zuten 756an. Kordobako kaliferriaren mendeko izan ondoren, Granadako Erresuma musulmaneko hiriburu izan zen. Garai horretan zibilizazio maila bikaina erdietsi zuen, eta haren lekuko diren hainbat monumentu gordetzen ditu; baina handikien familien arteko gerren ondorioz ahulduta, 1492an Errege-erregina Katolikoek bereganatu zuten.

Ekonomia

Nekazaritzagune eta merkataritzagune garrantzizkoa da, vegatik (lur lau aberatsak eta ureztatuak) hurbil baitago.

Ondasun nabarmenak

Alhambra jauregiaren ikuspegia.

Turismo leku garrantzizkoa da Granada, artearen aldetik duen historia luze eta aberatsagatik. Granadako monumentu ospetsuenak Alhambra (XIII.-XIV. mendeetako mairuen gotorlekua eta jauregia) eta Generalifeko lorategiak dira. Alhambra jauregia, nazarien egoitza nagusia izan zen, eta gizateriaren ondare izendatu zuten 1984an. Alhambrako estiloa da al Andalusko gailurra, XIV. mendean egina, Ben-Al-Hamarrek eraikia eta haren seme Mohamed II.ak indartua.

Gainera, Granadak baditu beste ondasun nabarmen batzuk ere:

Azkenik, bertako Aste Santua deklaratu zuten nazioarteko interes turistikodun jaia.

Granadar ospetsuak

Hiri senidetuak

Granada ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Alhambra

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak