Berdianskeko portuko erasoa

Berdianskeko portuko erasoa 2022ko martxoaren 24an Berdianskeko portuan amarratuta zeuden Errusiako Itsas Armadako itsasontzien aurka Ukrainako Indarrek egindako erasoa izan zen, Ukrainako Errusiaren inbasioaren testuinguruan.[3] Erasoan, Alligator-klaseko Saratov lehorreratze-ontzia suntsitu zuten, bai eta Ropucha-klaseko lehorreratze-ontzietako bat –bi zeuden, momentu hartan, portuan– kaltetua izan zen, portutik irten ahal izan zuen arren.[4][5] Momentu hartan, Errusiak inbasioan zehar jasandako itsas galerarik handiena izan zen, bai eta Ukrainaren eraso arrakastatsuetatik garrantzitsuenetako bat ere.[6][7]

Berdianskeko portuko erasoa
Ukrainako inbasioa (2022)
Saratov ontzia, suntsiturik, Berdianskeko portuan.
Data2022ko martxoak 24
LekuaBerdianskeko portua, Berdiansk, Zaporizhia Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak46°45′02″N 36°46′45″E / 46.7506°N 36.7792°E / 46.7506; 36.7792
Gudulariak
 Errusia Ukraina
Buruzagiak
ezezagunaezezaguna
Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

  • Ukrainako Lurreko Indarrak
    • Misilen 19. Brigada

OTR-21 Tochka-motako misil balistiko taktikoak.
Galerak
Galera materialak:

Galera humanoak:

Galerarik ez.

Berdiansk bereganatzea eta hiri-okupazioa

Saratov Sebastopolen, 2007ko irudi batetan.

2022ko otsailaren 26an, Errusiako tropek Berdianskeko portua hartu zuten, bai eta Berdianskeko Aireportua ere.[8][9] Hurrengo egunean, Errusiako Armadak hiriaren kontrol osoa lortu zuen.[10][11]

Martxoaren 14an hasita,[12] portua erdigune logistiko gisa erabili zuten errusiarrek, Ukrainako hegoaldeko erasoaldia, eta, bereziki, Mariupolgo setioa indartzeko. Martxoaren 21ean, Zvezdak, Errusiako hedabideak, Berdianskerako garraio anfibioen etorreraren berri eman zuen. Errusiako Itsas Armadako ofizial batek "Itsaso Beltzeko Itsas Armadari aukera logistikoak irekiko dizkion gertaera garrantzitsu" bezala deskribatu zuen portu-hartzea.[13]

Erasoa

Portuaren aurkako erasoa martxoaren 24ko goizeko 07:45etan izan zen. Erasoaren ondorioz, sutea piztu zen Alligator-klaseko Saratov ontzian, ontzia munizioz beteta zegoelako. Ontzi-leherketak inguruko Ropucha-klaseko inguruko bi lehorreratze-ontzi –Caesar Kunikov eta Novocherkassk– kaltetu zituen. Hala ere, bi ontzi hauek portutik ihes egin zuten euren suteen aurka borrokatzen ari zirela, eta, geroago, Krimeara joan ziren. Beste kalte batzuk kaian gertatu ziren, petrolio-depositu handiak zein inbasioa baino lehenagotik han amarratuta zegoen inguruko merkantzia-ontzi bat kaltetu baitziren, biak oraindik ere biharamunean erretzen ari zirela.[14]

Ukrainako funtzionarioek esan zuten erasoa OTR-21 Tochka-motako misil balistiko taktiko batekin egin zela.[1][5]

Eraso-ostea

Geroago, satelite-bidezko irudiek baieztatu zuten Saratov portuan hondoratu zela, bere gainegitura gainazalean ikusten zelarik.[14] Baieztatu gabeko informazioen arabera, Caesar Kunikovaren zortzi tripulante hil ziren erasoan, bai eta hiru Novocherkasskekoak. Saratovaren galerak, bestalde, ez ziren jakinarazi.[1]

Britainiar inteligentziak baloratu zuen Saratovaren hondoratzeak Errusiako Itsas Armadak Ukrainako kostaldetik gertu jarduteko zuen konfidantza kaltetuko zuela.[15] Martxoaren 31rako, ez zen ikusi ontzi anfibioekin hornitzeko saiakera gehiagorik, Estatu Batuetako Defentsa Sailaren arabera.[16]

Erreferentziak

Ikus, gainera


Kanpo estekak