Betiereko egutegi

ZirriborroArtikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Juliotar egutegiko edo Gregoriotar egutegiko urte jakin bateko egun jakin bat asteko zein eguna zen kalkulatzeko edozein gailuri, algoritmori edo taulari ere betiereko egutegi deitu ahal zaio. Etorkizuneko mendeak kalkulatzeko ere baliagarria izan daiteke. Egutegi arruntetan urte bete edo urte bakar batzuk ikusteko aukera egoten da. Betiereko egutegietan hainbat mende batera, taula gutxitan, erakusteko ahalegina egiten da.

50 urteko "patrikako egutegi" mekanikoa.

Mendebaldeko kulturetan betiereko egutegi deitu izan zaio hainbat mende bere baitan islatzeko egindako taula edo gailu mekanikoei.


Zenbaki-taulekin egindako egutegiak

Taula bat; 1829-2100

Beste taula batzuk

Betiereko egutegia. Lau taulen laguntzarekin kalkula daiteke Kristo aurreko eta Kristo osteko hainbat datetan zein aste eguna izan zen edo izango den; egilea: Marius Cazeneuve.
Astearen eguna kalkulatzeko taulak. 1753. urtetik 2180 urtera arte kalkulatzeko balio omen du ingelesez dagoen taula hau. (Wikipediako erabiltzaile batek taulak akatsak dituela salatu du).
Mendeen taula
MendeakJuliotar egutegiaGregoriotar egutegia
1–994
100–1993
200–2992
300–3991
400–4990
500–5996
600–6995
700–7994
800–8993
900–9992
1000–10991
1100–11990
1200–12996
1300–13995
1400–14994
1500–159930
1600–169926
1700–179914
1800–189902
1900–199960
2000–20996
2100–21994
2200–22992
2300–23990
2400–24996
2500–25994
2600–26992
2700–27990
2800–28996
2900–29994


Urteen taula
00061723283445515662737984900
0107121829354046576368748591961
02131924304147525869758086972
0308142531364253596470818792983
09152026374348546571768293994
04102127323849556066778388945
05111622333944506167727889956


Hilabeteen taula
HilabeteakBisurteakBeste urteak
Urtarrila60
Otsaila23
Martxoa33
Apirila66
Maiatza11
Ekaina44
Uztaila66
Abuztua22
Iraila55
Urria00
Azaroa33
Abendua55
Aste egunen taula
Astelehena1815222936435057
Asteartea2916233037445158
Asteazkena31017243138455259
Osteguna41118253239465360
Ostirala51219263340475461
Larunbata61320273441485562
Igandea71421283542495663

Algoritmoekin egindako betiereko egutegiak

Badaude hainbat formula eta algoritmo matematiko urte jakin bateko egun bat zein aste eguna zen kalkulatzeko. Pertsona trebatu batzuek buruz kalkula dezakete.

Trepeta mekanikoak

Urteak, hilabeteak, hileko egunak eta aste egunak gurpiltxo bereizietan kokatuz, data jakin batean zein aste eguna izan zen edo izango den kalkulatzeko gailuak.

Ordenagailu programak

Linux terminal batean 'cal 2100' komandoa idatzita, 2100. urteko egutegia ikusten da

Ehunka programa sortu dira iraganeko eta etorkizuneko urteetako egutegiak erakusteko. Esate baterako, Linux sistema eragilea duten ordenagailuetan, nahikoa da terminalean 'cal X' komandoa idatzi X urteko egutegia ikusteko, (non X 1-9999 balioa har dezakeen).

Kanpo estekak