Bibiñe Belaustegigoitia
Bibiñe Belaustegigoitia Arozena (Bilbo, Bizkaia, 1929ko apirilaren 23a) tenislari bizkaitarra da.
Bibiñe Belaustegigoitia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1929ko apirilaren 23a (95 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Francisco Belaustegigoitia |
Anai-arrebak | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Familia
Bilbon jaio bazen ere, Mexikora erbesteratu zen familia Bibiñe umea zela.[1]
Familian kirolari asko izan ziren. Aitak, Francisco, Patxo izenez ezaguna, Athletic-eko jokalaria izan zen eta bere ahizpa Ibone Belaustegigoitia Joko Olinpikoetan parte hartu zuen lehen emakume euskalduna.[2] Osaba, Jose Maria Belaustegigoitia futbolari ezaguna izan zen.
Bibiñe, José María Solano y Gil-Delgadorekin, Socorroko markesarekin ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituen.
Kirol ibilbidea
Umetan tenisean jolasten hasi zen. Hipika, igeriketa eta pilotan ere aritzen zen.
Gaztetan, Londresen egonaldi bat egin ondoren, familia Bilbora itzuli zen. Bertan, Euskadiko Tenis txapelketan parte hartu zuen, eta lehen emakumea izan zen sari hau irabazten.[3]
Gaur egun, senior mailako tenis txapelketetan parte hartzen du.[4]
Genealogia
Erreferentziak
Kanpo estekak
Gaztetan tenisean erabili zituen arropak eta erraketak Bilboko Euskal Museoan daude ikusgai: