Bidaxuneko herri elkargoa

Bidaxuneko herri elkargoa edo Bidaxune Lurraldeko herri elkargoa (tokiko beste hizkuntza den okzitanieraz comunautat de comunas deu païs de Bidàishen, eta frantsesez communauté de communes du Pays de Bidache) Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Bearnoko udalerri batzuk biltzen zituen herri elkargoa izan zen.

Bidaxuneko herri elkargoa
Administrazioa
LurraldeaNafarroa Beherea, Lapurdi
Sorrera1994ko urtarrilaren 1a
Desagerpena2017ko urtarrilaren 1a
PresidenteaMaider Behoteguy
HiriburuaBidaxune
Udalerriak7
Estatistikak
Azalera161 km²
Biztanleria5098 (1999)
Dentsitatea32 bizt./km²

2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.

Osaera

Elkargoak 7 udalerri biltzen zituen. Bardoze, euskara tokiko hizkuntza nagusia den bakarra, 2010ean sartu zen.

Udalerri kideen datuak

INSEE KodeaUdalerriaAlkateaBiztanleriaAzaleraDentsitateaDelegatuak
64161AkamarreBernard Montero681 bizt.3390 ha20 bizt./km²
64094BardozeJean-Paul Diribarne1528 bizt.4253 ha36 bizt./km²
64123BidaxuneMichel Dallemane1066 bizt.3043 ha35 bizt./km²
64113Burgue-ErreitiJean-Pascal Larrode112 bizt.1137 ha10 bizt./km²
64031ErangoAlexandre Bordes108 bizt.530 ha20 bizt./km²
64250GixuneJean-Yves Bussiron730 bizt.2484 ha29 bizt./km²
64502SamatzeYves Pons387 bizt.1326 ha29 bizt./km²
3084 bizt.11910 ha26 bizt./km²

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak