Bilbaobizi

Bilbaobizi Bilboko Udalaren menpeko bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa da. Nextbike enpresa pribatu alemaniarrak kudeatzen du. 450 bizikleta eskaintzen ditu, guztiak pedalei eragiteko laguntza sistemaz hornitutakoak. Gaur egun 40 mailegu puntu ditu.

Bilbaobizi
Datu orokorrak
Garraio motaBizikleta
EskualdeakBilbo
Geltokiak40
JabeaBilboko Udala
EgoitzaErnesto Erkoreka plaza, 12; 48007 Bilbo (Bizkaia)
Webguneawww.bilbaobizi.bilbao.eus
Ustiapena
Hasiera2018ko urriaren 27a
EragileaNextbike
Ibilgailuak450

Zerbitzua 2018ko urriaren 27an jarri zen martxan, ordura arte zegoen Bilbon Bizi zerbitzua ordeztuz, eta horrekiko hainbat hobekuntza ezarriz, hala nola 24 orduko zerbitzua, bizikleta eta mailegu puntu gehiago.[1]

Mailegu puntuak

Gaur egun 35 mailegu puntu daude zerbitzuan.

Inaugurazioa eta ondorengo handipenak

2018ko urriaren 27an Bilbaobizi zerbitzua jarri zen martxan, 31 mailegu puntu martxan jarriz.

2019ko urtarrilaren 25ean lau mailegu puntu berri ireki ziren: Arangoiti, Erriberako Merkatua, Eskurtze parkea eta Zorrotzako polikiroldegian.[2]

Urte bereko martxoaren 1.an bost mailegu puntu gaineratu ziren: Ramón Rubial, Basarrate, San Nikolas, Moyua eta Zorrotzaurren.[3][4]

Funtzionamendua eta zerbitzuak

Denbora

Bizikleta hartu eta jarraian gehienez 60 minutuz erabil daiteke, hortik gora zigorrak ezartzen direla.

Tarifak[5]

Bi tarifa ezarri dira, Bilbo udalerrian erroldatuta egotearen arabera. Ordainketa banku-txartelarekin edo helbideratuta egin daiteke.

  • Bilbon erroldatuentzako: 20€/urtean
  • Bilbon ez erroldatuentzako: 25€/urtean

Ordutegia

Zerbitzuaren hasieratik zerbitzua 24 orduz erabilgarria da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo