Binakako Euskal Pentatloi Saria

Herri Kirol konbinatuen lehiaketa


Binakako Euskal Pentatloi Saria herri kirol proba konbinatua da, bikoteka jokatu eta bost ariketaz osatzen dena. Euskal Pentatloi Saria 2018an berriz abiatu zenean izandako arrakasta ikusita 2020an hasi zen antolatzen Binakako Pentatloi Saria.

Binakako Euskal Pentatloi Saria
AntolatzaileaGari Etxeberria
Sorrera2020
Eremua Euskal Herria
TokiaTolosako zezen plaza
Lanabost herri kirol:
Errekorra39:44 (2022)
Garaipen gehien"Izeta VI.a" (3)
TxapeldunaGizonezkoak:
Gabirondo-Telleria (2023)
Emakumezkoak:
Arruti-Arbelaitz (2023)

Lanak

Gizonezkoak

Honako bost lan hauek burutu beharko dituzte:[1]

  • 40 aldiz 100 kiloko bola jaso.
  • Giza proban lau plaza osatu, 400 kiloko harriarekin.
  • Kanaerdiko lau enbor moztu.
  • 50na kiloko txingekin zortzi plaza osatu.
  • 4 kilometroko korrika saioa.

Emakumezkoak

2021ean jokatu zen lehenengo ekitaldia eta hau izan zen egin beharreko lana:[2]

  • 20 aldiz 62`5 kiloko bola jaso.
  • Giza proban bi plaza osatu, 250 kiloko harriarekin.
  • 45 ontzako bi enbor moztu.
  • 35na kiloko txingekin sei plaza osatu. (2021eko lehen edizioan hogeita bost kiloko txingekin jokatu zen sariketa; baina, 2022. urtetik aitzina 35ekoak erabiltzen dituzte).
  • 2 kilometroko korrika-saioa


* OHARRA: 2021eko lehen edizioan hogeita bost kiloko txingekin jokatu zen sariketa; baina, 2022. urtetik aitzina 35ekoak erabiltzen dituzte.

Historia

2020: Lehen ekitaldia

2020ko uztailaren 31n jokatu zen Tolosako zezen plazan aurrenekoz. Zazpi bikotek hartu zuten parte eta Arria V.a eta Izeta VI.a izan ziren txapeldunak. Hona hemen sailkapena[3]:

  1. Xabier Orbegozo "Arria V.a" eta Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a", 40:58
  2. Kepa Peñagarikano eta Joxean Olaskoaga "Aizperro", 41:53
  3. Xabier Zaldua eta Jon Gisasola "Zelai V.a", 43:22
  4. Julen Kañamares eta Xabier Urrutia, 49:42
  5. Beñat Amade eta Osman Drame, 50:25
  6. Jokin Eizmendi eta Jagoba Otaegi, 54:07
  7. Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza, ez zuten amaitu

2021: Gizonezkoak eta emakumezkoak

Arrakasta ikusita 2021ean berriz jokatu zen Binakako txapelketa Tolosan. Gizonezkoen pentatloiaz gai emakumezkoena ere jokatu zen. Gizonezkoetan sei bikotek hartu zuten parte eta emakumezkoetan hiru izan behar baziren ere azkenean bi baino ez ziren aurkeztu[4].

Gizonezkoak:

  1. Jexux Mari Iruretagoiena "Izeta III.a" eta Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a", 40:24
  2. Ioritz Gisasola "Zelai IV.a" eta Jon Gisasola "Zelai V.a", 43:05
  3. Jon Unanue "Goenatxo III".a eta Mikel Larrañaga, 44:04
  4. Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza, 44:56
  5. Aritz Irazabal eta Beñat Amade, 45:31
  6. Kepa Peñagarikano eta Gorka Etxeberria, 49:32

Emakumezkoak:[5]

  1. Lucia Orbe eta Garazi Arruti, 29:45
  2. Karmele Gisasola "Zelai III.a" eta Uxue Ansorregi, 31:26

2022: Lau bikote baino ez gizonezkoetan

2022ko ekainaren 12an jokatu zen gizonezkoen hirugarren ekitaldia eta ekainaren 18an emakumezkoen bigarrena.

Gizonezkoetan Iñaki Errazkin zen Jagoba Otaegirekin jokatzekoa, baina min hartu zuen eta azken unean Xabier Zalduak hartu zuen haren lekua, lesionatu egin baitzen. Gizonezkoen saioak espero baino ikusle gutxiago erakarri zituen[6]

  1. Gorka Etxeberria eta Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a", 39:44
  2. Joseba Otaegi eta Xabier Zaldua, 42:47
  3. Beñat Amade eta Aritz Irazabal, 43:23
  4. Aratz Mugertza eta Julen Kañamares, 46:40

Emakumezkoetan Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz erraz nagusitu ziren. Hiru bikoteek aurreko urteko denborak nabarmen hobetu zituzten, bero handiko eguna izan bazen ere. Hona hemen emaitzak:[7]

  1. Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz, 24:00
  2. Garazi Arruti eta Lucia Orbe, 26:52
  3. Karmele Gisasola "Zelai III.a" eta Uxue Ansorregi, 27:39

Palmaresa

Gizonezkoak

  • Irabazleak:
UrteaTxapeldunakBigarrenakHirugarrenakIrabazleen
denbora
2020"Arria V.a"
"Izeta VI.a"
Kepa Peñagarikano
"Aizperro"
Xabier Zaldua
"Zelai V.a"
40'58"
2021"Izeta III.a"
"Izeta VI.a"
"Zelai IV.a"
"Zelai V.a"
"Goenatxo III.a"
Mikel Larrañaga
40'24"
2022"Izeta VI.a"
Gorka Etxeberria
Xabier Zaldua
Joseba Otaegi
Beñat Amade
Aritz Irazabal
39'44"
2023Julen Gabirondo
Beñat Telleria
"Izeta VI.a"
Xabat Olaizola
Beñat Amade
Aritz Irazabal
36'15"
  • Garaipenak:
Herri kirolariaGaraipenakUrteak
"Izeta VI.a"32020, 2021, 2022
"Arria V.a"12020
"Izeta III.a"12021
Gorka Etxeberria12022
Julen Gabirondo12023
Beñat Telleria12023

Emakumezkoak

  • Irabazleak:
UrteaTxapeldunakBigarrenakHirugarrenakIrabazleen
denbora
2021Lucia Orbe
Garazi Arruti
"Zelai III.a"
Uxue Ansorregi
Bi bikote bakarrik aritu ziren.29'45"
2022Nerea Arruti
Amalur Arbelaitz
Lucia Orbe
Garazi Arruti
"Zelai III.a"
Uxue Ansorregi
24'01"
2023Nerea Arruti
Amalur Arbelaitz
Lur Errekondo
Oihana Fernandez de Barrena
Lucia Orbe
Julia Martinez
23'24"
  • Garaipenak:
Herri kirolariaGaraipenakUrteak
Nerea Arruti22022, 2023
Amalur Arbelaitz22022, 2023
Lucia Orbe12021
Garazi Arruti12021

Erreferentziak

Kanpo estekak