Lur Errekondo

gipuzkoar eskubaloi jokalaria

Lur Errekondo Sola (Usurbil, Gipuzkoa, 1995eko otsailaren 16a) harri-jasotzailea, telebistako aurkezlea eta eskubaloi jokalari ohia da. Eskubaloian Bera Bera taldean jokatu zuen bost urtez. Euskal Telebistan, Naufragoak, El conquistador del Caribe eta El conquistador del fin del mundo saioak aurkeztu ditu.

Lur Errekondo

Bizitza
JaiotzaUsurbil1995eko otsailaren 16a (29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaXabier Mikel Errekondo
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria eta harri-jasotzailea
Lur Errekondo eta eta Iñigo Vicens, ETB 1eko Naufragoak telesaioaren aurkezle lanetan.

Bizitza

Xabier Mikel Errekondo eskubaloi jokalari ohi eta politikariaren alaba da. 2016/2017 denboraldian hasita ohorezko mailako Bera Bera taldean jokatu zuen, eta Donostiako talde horrekin Euskadiko Kopa eta Espainiako Superkopa irabazi zituen. Bide horretan, ordea, lesioak izan zituen, eta horien ondorioz 2021ean eskubaloia uztea erabaki zuen.[1]

Harria jasotzen probatzeko aukera izan zuen Izetaren eskolan eta ordutik hainbat txapelketatan hartu du parte. Debuta 2022ko urtarrilaren 23an egin zuen, Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketan, eta Azpeitiko finalerako sailkatu zen. Ondoren, Zarauzko Bi Harri txapelketan ere aritu zen, eta hirugarren egin zuen.[2] 2022an, Gipuzkoako harri jasotzaile txapelketa irabazi zuen.[3]

ETB 1eko Naufragoak telesaioa aurkeztu zuen, Iñigo Vicensekin batera, 2022ko irailetik abendura,[4][5] eta 2023an ETB 2n El conquistador del Caribe saioaren VI. edizioa aurkeztu zuen Julian Iantzirekin batera.[6]

Kirol-ibilbidea

Eskubaloian

Taldeak

UrteakTaldeaLiga
2016-2021Bera BeraEmakumezkoen Espainiako eskubaloi ligaren ohorezko maila

Palmaresa

Herri kiroletan

Erreferentziak

Kanpo estekak