Biratnagar

Biratnagar (nepaleraz बिराटनगर) Nepalgo hirugarren hiria da eta Ekialdeko eskualdeko hiri handiena bere 189.000 biztanlerekin (2009). Nepalgo hiri industriala dela esan ohi da baina arroz soro zabalak ere baditu.

Biratnagar
बिराटनगर
hiri handia
Ilunabarra Biratnagarren Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Nepal
ZonaKoshi Gunea
Posta kodea560013
Geografia
Koordenatuak26°29′00″N 87°17′00″E / 26.4833°N 87.2833°E / 26.4833; 87.2833
Map
Azalera58.48 km²
Altuera80 m
Demografia
Biztanleria242.548 (2011)
Dentsitatea4.147,54 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia021
Hiri senidetuakKolonbo
munbiratnagar.gov.np

Etimologia

Izenak nepaleraz bi hitz elkartzen ditu, "Birat" (handia) eta "Nagar" (hiria), beraz itzulpena "hiri handia" litzateke.

Klima

Terai lautadaren ekialdean kokaturik dago, Ganges ibaiaren arroan. Klimari dagokionez uda oso bero eta hezeak ditu, 40 °Ctik gora igo ohi da tenperatura, baina neguak hotzak dira eta hezetasunaren ondorioz behe-lainoa ohikoa izaten da.

    Datu klimatikoak (Biratnagarreko aireportua, 1981-2010)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)22.726.130.933.933.332.932.132.532.131.629.325.430.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)9.011.115.620.423.325.225.625.824.721.115.310.519
Pilatutako prezipitazioa (mm)11.713.213.253.1186.0302.4530.8378.3298.891.85.96.61891.8
Iturria: Department of Hydrology and Meteorology (Nepal)[1]

Fauna eta flora

Koshi Tappu Basabizitzaren Erreserba hiritik gertu dago. Hegaztizaleen paradisua da, 485 hegazti zerrendatu baitituzte, eta hegaztiez gain Nepalen "Arna" bufalo basatiak ere badaude. Hiritik 4 ordutara Nepalgo rhododendron basorik handiena aurki dezakegu Tinjure herrian.

Erlijioa

Erlijio nagusia hinduismoa da, baina badaude musulmanak, budistak eta kristauak ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak