Kolonbo

Kolonbo[1] (sinhalaz: කොළඹ, ˈkoləmbə; tamileraz: கொழும்பு) Sri Lankako hiririk handiena eta antzinako hiriburua da. Uharteko mendebaldeko kostaldean dago, Sri Jayawardenapura Kotte egungo hiriburuaren ondoan. 2001ean 647.100 biztanle zituen[2]. Hiru barrutiz, Kolonbo, Gampaha eta Kalutara, osaturiko eskualde metropolitarrak 5.648.000 biztanle eta 3.694,20 km² azalera ditu[3].

Kolonbo
කොළඹ
කොළඹ
கொழும்பு
hiria
Administrazioa
Herrialdea Sri Lanka
ProbintziaMendebaldeko Probintzia
AlkateaEz dago
Izen ofizialaColombo
Jatorrizko izenaකොළඹ
Posta kodea00000–09999
Geografia
Koordenatuak6°55′N 79°50′E / 6.92°N 79.83°E / 6.92; 79.83
Map
Azalera37,31 km²
Altuera22
Demografia
Biztanleria752.993 (2011)
Metropolia5.648.000
Dentsitatea20.175,73 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia011
Ordu eremuaUTC+05:30
Hiri senidetuakBiratnagar, San Petersburgo, Shanghai, Leeds, Ulan Bator, Male eta Leeds (en) Itzuli
www.cmc.lk

Historia

Portugaldarrek sortu zuten Kolonboko hiria 1507. urtean eta gotorleku bat eraiki zuten bertan, Colombo izenarekin, zeinak nazioarteko hizkuntza latino gehienetan horrela idazten den.

Herbeheretarrek konkistatu zuten hiria 1656. urtean eta bertan izan ziren, 1796. urtean britainiarrak heldu ziren arte. 1815. urtean bihurtu zen Sri Lankako hiriburu.

Auzoak

Kolonbok hamabost barruti ditu, bakoitzak bere posta-kodea duelarik.

Posta-kodeaBarrutia
Kolonbo 1Fort
Kolonbo 2Slave Island eta Union Place
Kolonbo 3Kollupitiya
Kolonbo 4Bambalapitiya
Kolonbo 5Havelock Town eta Kirilapone
Kolonbo 6Wellawatte eta Pamankada
Kolonbo 7Cinnamon Gardens
Kolonbo 8Borella
Kolonbo 9Dematagoda
Kolonbo 10Maradana eta Panchikawatte
Kolonbo 11Pettah
Kolonbo 12Hultsdorf
Kolonbo 13Kotahena eta Bloemendhal
Kolonbo 14Grandpass
Kolonbo 15Mutwal, Modera, Mattakkuliya eta Madampitiya

Ikustekoak

Aipagarriak dira, besteak beste, XVI. mendeko gotorleku zaharra, Pettah edo jatorrizko biztanleen auzoa, Santa Luzia katedrala, XVIII. mendeko Wolvendahl eliza eta tenplu budista eta hindu asko.

Ekonomia

Grafitoa, tea, harribitxiak, kakaoa eta ikatza esportatzen dira bertako portutik. Industriak ez du garrantzi handirik: makina-lanabesa, janari industria, ehungintza, tabakogintza, ontzigintza. Sri Lankako administrazioaren hiriburua izanik, nazioko gune ekonomiko handiena da, dena dela.

Klima

    Datu klimatikoak (Kolonbo)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)35.235.636.035.232.833.532.232.232.233.634.034.236.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)30.931.231.731.831.130.430.030.030.230.030.130.330.6
Batez besteko tenperatura (ºC)26.626.927.728.228.327.927.627.627.527.026.726.627.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)22.322.623.724.625.525.525.225.124.824.023.222.824.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)16.418.917.721.220.721.421.421.621.221.018.618.116.4
Pilatutako prezipitazioa (mm)58.272.7128.0245.6392.4184.9121.9119.5245.4365.4414.4175.32523.7
Prezipitazio egunak (≥ )559141616121115171510145
Eguzki orduak248.0248.6275.9234.0201.5195.0201.5201.5189.0201.5210.0217.02623.5
Hezetasuna (%)69697175787978777878767375
Iturria (1): World Meteorological Organization,[4] Hong Kong Observatory[5]
Iturria (2): NOAA[6]

Herri eta hiri senidetuak

HerrialdeaHiriaEskualdeaUrtea
 Txina Shanghai Shanghai udalerria2003
 Errusia San Petersburgo Ipar-mendebaldeko Barruti Federala1997
 Erresuma BatuaLeeds Ingalaterra

Erreferentziak


Kanpo estekak


Artikulu hau Sri Lankako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.