Blanca Manchón

sevillar estropadalaria
Blanca Manchon» orritik birbideratua)

Blanca María Manchón Domínguez (Sevilla, 1987ko martxoaren 6a) sevillar estropadalaria da, Mistral eta RS:X eskoletan belan lehiatzen den kirolaria. Bi aldiz izan da munduko txapelduna: 2005 Mistral klasean eta 2010 RS:X-en.[1][2]

Blanca Manchón
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBlanca María Manchón Domínguez
JaiotzaSevilla1987ko martxoaren 6a (37 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakwindsurfer (en) Itzuli
Pisua60 kilogramo
Altuera163 zentimetro

Olympic.org: blanca-manchon-dominguez Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Bi domina irabazi zituen RS:X Munduko Txapelketan, urrea 2010ean eta zilarra 2009an, eta lau domina Europako RS:X Txapelketan 2006 eta 2013 urteen artean. Urrezko domina ere lortu zuen 2005eko Munduko Mistral Txapelketan, eta bi domina Europako Mistral Txapelketan, 2005ean urrea eta 2004an zilarra.

Bi Udako Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, zortzigarren lekuan Atenasen 2004 (Mistral klasea) eta hamaikagarren lekuan Tokio 2020 (RS:X klasea).[1]

2005ean Cristina Infanta Espainiako Haur Kirolaren Sari Nazionala jaso zuen.[3] 2010ean, Nazioarteko Bela Federazioak izendatu zuen Urteko Munduko Erregatista; sari hori jaso zuen Espainiako bigarrena izan zen, Theresa Zabellek 1994an izendatu ondoren. 2011n, Kirol Merituaren Errege Ordenako zilarrezko domina jaso zuen.[4]

Kirol-ibilbideaz gain, bi telerrealitate-lehiaketatan hartu du parte: 2023an, HBO Max[5] plataformako Traitors España saion, eta 2024an, Telecincoko Supervivientes delakoan.[6]

Nazioarteko palmaresa

Mistral
Munduko Txapelketa
UrteaLekuaDominaProba
2005Palermo  Italia Mistral
Europako Txapelketa
UrteaLekuaDominaProba
2004Sopot  Polonia Mistral
2005Palermo  Italia Mistral
RS:X
Munduko Txapelketa
UrteaLekuaDominaProba
2009Weymouth  Erresuma Batua RS:X
2010Kerteminde  Danimarka RS:X
Europako Txapelketa
UrteaLekuaDominaProba
2006Alaçatı  Turkia RS:X
2007Limassol  Zipre RS:X
2009Tel-Aviv  Israel RS:X
2013Brest  Frantzia RS:X


Erreferentziak

Kanpo estekak