Bourges

Frantziako udalerria

Bourges Frantziako erdialdean dagoen hiria da, Erdialdeko eskualdearen eta Cher departamenduaren hiriburua. 2006an 70.828 biztanle zituen. Berry antzinako lurraldeko hiriburua izan zen, eta Yèvre eta Auron ibaien elkargunean dago.

Bourges
Bourges
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Erdialdea-Loira Harana
DepartamenduaCher
AlkateaYann Galut (en) Itzuli
Izen ofizialaBourges
Jatorrizko izenaBourges
Posta kodea18000
Geografia
Koordenatuak47°05′01″N 2°23′44″E / 47.0836°N 2.3956°E / 47.0836; 2.3956
Map
Azalera68.74 km²
Altuera153 m
MugakideakLa Chapelle-Saint-Ursin, Fussy, Marmagne, Osmoy, Plaimpied-Givaudins, Saint-Doulchard, Saint-Germain-du-Puy, Saint-Michel-de-Volangis, Soye-en-Septaine, Le Subdray, Trouy eta Vasselay
Demografia
Biztanleria63.702 (2021eko urtarrilaren 1a)
−660 (2020)
alt_left 33.984 (%53,3) (%48) 30.567 alt_right
Dentsitatea926,71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakJoxkar-Ola, Forlì, Koszalin, Aveiro, Palentzia, Augsburg eta Peterborough
ville-bourges.fr

Historia

Bituriges Cubi galiar leinuaren hiriburua izan zen. Zesarrek hartu zuen K. a. 52an eta Avaricum erromatarra bihurtu zen (Galia Akitania, I-IV. mendea). Erdi Aroan guztiz hiri oparoa izan zen, Karlos VII.a bertan hartu zuen egoitza (Bourgesko pragmatika, 1438) eta haren seme Luis XI.ak unibertsitate ospetsu bat sortu zuen bertan (1463). Kontzilio hiria izan zen 1031 eta 1584 bitartean.

Klima

    Datu klimatikoak (Bourges (1981–2010))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)17.622.629.429.432.038.039.639.935.131.723.420.039.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)6.98.512.515.519.623.126.025.621.817.010.77.416.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.11.13.45.39.212.414.414.111.18.34.01.87.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-20.4-16.4-11.3-3.7-2.63.44.64.61.8-5.0-9.1-14.0-20.4
Pilatutako prezipitazioa (mm)55.252.053.262.478.660.566.155.059.771.765.767.8747.9
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)11.69.310.210.611.68.67.97.78.210.410.911.3118.2
Eguzki orduak67.988.6151.0175.7210.0224.9239.0232.7185.8124.572.255.31827.5
Hezetasuna (%)87827673767469717584878878.5
Iturria (1): Météo France[1][2]
Iturria (2): Infoclimat.fr (hezetasuna, 1961–1990)[3]

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
---------
185618611866187218761881188618911896
---------
190119061911192119261931193619461954
------49.263-53.879
196219681975198219901999200920142020
60.63270.81477.30076.43275.60972.480---


Ekonomia

Askotariko industria dauka: hegazkingintza, papergintza.

Ondarea

Artzapezpiku egoitza dauka. Saint-Étienne katedrala (XII.-XIII. mendea) Frantziako eraikuntza gotiko handi eta hoberenetakoa da; aurrealdeko bost ate eskulturadunetara irekitzen diren bost habearteek, alboko habearte bikoitzek eta beirate zaharrek (XIII.-XVI. mendea) ospetsu bihurtu dute mundu osoan. Jacques-Coeur jauregia (XIV. mendea) arkitektura zibil gotikoko eredu bikaina da. Eraikuntza zahar ugari dago.

Herri eta hiri senidetuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.