Cáceresko probintzia

Cáceres Espainiako probintzia bat da. Extremadurako autonomia erkidegoan kokatuta dago.

Cáceres
Extremadura
Cáceresko bandera

Cáceresko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
ErkidegoaExtremadura
HiriburuaCáceres
ISO 3166-2ES-CC
Espainiako Gorteak
Kongresuan
4 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
39°40′01″N 6°00′00″W / 39.667°N 6°W / 39.667; -6
Azalera19.868 km² Espainiaren % 3,94
Demografia
Biztanleria412.899 biztanle (2006)
Espainiaren % 0,94
Dentsitatea20,77 bizt/km²
Herritarracácerestar
www.dip-caceres.es

2005. urtean, probintziak 412.580 biztanle zituen. Hiriburua Cáceres hiria da.

Mugakideak

Iparraldean Salamanca, hegoaldean Badajoz, ekialdean Toledo eta mendebaldean Beira Interior Sul (Portugal) mugakide ditu.

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Cáceresko udalerrien zerrenda»
Udalerri nagusiak
PosizioaUdalerriaBiztanleria
Cáceres93.131
Plasencia41.148
Navalmoral de la Mata17.228
Coria12.896
Miajadas10.338
Trujillo9.822
Talayuela9.222
Moraleja7.998
Arroyo de la Luz6.517
10ªJaraíz de la Vera6.467

Kultura

Hizkuntzak

Probintziaren zatirik handieneko berezko hizkuntza gaztelania da, hizkuntza ofizial bakarra. Bertako gaztelaniaren aldaerari castuo deritzo.

Probintziaren ipar-mendebaldean eta Salamancakoaren hegoaldean, extremeñozko hiztunak badira, asturleonera eta gaztelaniaren arteko hizkuntza modalitatea.

Probintziaren ipar-mendebaldeko Jalamako ibarrean, berriz, galizierarekin edo portugesarekin lotutako Extremadurako falaren hiztunak daude.

Enklabe batzuetan, halaber, portugesa ere mintzatzen da.

Inguru naturala

Kanpo estekak