Autonomia erkidego

Autonomia erkidegoa Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa administratiboa da.

1978ko Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluak, Estatua osatzen duten eskualde eta nazionalitate historikoen autonomia eskubidea bermatzen du. Testuak Autonomia Erkidegoak izan ditzaketen eskuduntzak ezartzen ditu, hala nola Estatuak bakarrik izan ditzakeenak.

Espainiako Erresuma 17 autonomia erkidegotan banaturik dago eta bakoitzak bere autonomia legegilea eta konpetentzia betearazleak ditu. 17 autonomia erkidegoez gain, 2 autonomia hiri daude: Ceuta eta Melilla.

Hego Euskal Herriari dagokionez, bi Autonomia Erkidegotan antolatzen da: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak Autonomia Erkidego bakar moduan antolatuak daude, hiru Foru lurraldeek (Espainiako Konstituzioaren arabera) edo Lurralde historikoek (Euskal Autonomia Estatutuaren arabera) osatua. Nafarroa Garaiak bakarrik Autonomia Erkidego bat osatzen du, foru erkidego izenarekin (Nafarroako Foru Hobekuntzan halaxe dago araututa).

2003tik eta estatistika-helburuetarako, Eurostatek ezarritako europar arautegietan oinarrituz, Espainiako 17 autonomia erkidegoak NUTS-2 sailkapen mailan daude.

Autonomia erkidegoen zerrenda

BanderaIzenaHiriburuaProbintziakProbintzia-hiriburuaKokalekua
Andaluzia Sevilla Almería Almería
Cádiz Cádiz
Kordoba Kordoba
Granada Granada
Huelva Huelva
Jaén Jaén
Málaga Málaga
Sevilla Sevilla
Aragoi Zaragoza Huesca Huesca
Teruel Teruel
Zaragoza Zaragoza
Asturiasko Printzerria Oviedo Asturiasko Printzerria Oviedo
Balear Uharteak Palma Mallorcakoa Balear Uharteak Palma Mallorcakoa
Euskal Autonomia Erkidegoa Gasteiz Araba Gasteiz
Gipuzkoa Donostia
Bizkaia Bilbo
Kanariak Las Palmas Kanaria Handikoa eta
Santa Cruz Tenerifekoa
Las Palmas Las Palmas Kanaria Handikoa
Santa Cruz Tenerifekoa Santa Cruz Tenerifekoa
Kantabria Santander Cantabria Santander
Gaztela-Mantxa Toledo Albacete Albacete
Ciudad Real Ciudad Real
Cuenca Cuenca
GuadalajaraGuadalajara
Toledo Toledo
Gaztela eta León Valladolid Ávila Ávila
Burgos Burgos
León León
Palentzia Palentzia
Salamanca Salamanca
Segovia Segovia
Soria Soria
Valladolid Valladolid
Zamora Zamora
Katalunia Bartzelona Bartzelona Bartzelona
Girona Girona
Lleida Lleida
Tarragona Tarragona
Extremadura Mérida Badajoz Badajoz
Cáceres Cáceres
Galizia

Santiago de Compostela

Coruña Coruña
Lugo Lugo
Ourense Ourense
Pontevedra Pontevedra
Madrilgo ErkidegoaMadril Madril Madril Madril
Murtziako Eskualdea Murtzia Murtzia Murtzia
Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñea Nafarroa Iruñea
Errioxa Logroño Errioxa Logroño
Valentziako Erkidegoa Valentzia Alacant Alacant
Castelló Castelló de la Plana
Valentzia Valentzia


 Autonomia hiriakKokalekua
Ceuta
Melilla

Ikus, gainera

Kanpo estekak