Catalina Carlota De la Gardie

Suediar noblea. Baztanga txertoaren bultzatzailea eta sorginkeriaren aurkakoa

Catalina Carlota De la Gardie kondesa, ezkongabetan Catalina Carlota Taube (Stockholm, Suedia, 1723ko apirilaren 5a - ibidem, 1763ko martxoaren 24a), noble suediarra izan zen. Ezaguna da Suedian baztanga txertoa jartzea bultzatzeagatik eta herrialdeko sorginkeriaren azken epaiketa geratzeagatik.

Catalina Carlota De la Gardie

Bizitza
JaiotzaStockholm City (en) Itzuli1723ko apirilaren 5a
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm City (en) Itzuli1763ko martxoaren 24a (39 urte)
Hobiratze lekuaVeckholm Church (en) Itzuli
Familia
AitaEdvard Didrik Taube
AmaChristina Maria Falkenberg af Trystorp
Ezkontidea(k)Pontus Fredrik De la Gardie
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraklagun egiteko andrea

Bizitza

Edvard Didrik Taube kondearen (Odenkat) eta haren emaztearen (Kristina Maria Falkenberg) alaba zen Katalina, eta Hedvig Taube, 1731tik 1744ra Federiko I.Suediakoaren maitalea izan zenaren ahizpa gazteena. Catalina Carlota Prusiako Luisa Ulrica printzesaren hovfröken (ohorezko dama) izan zen, 1744tik 1748ra.

Catalina Carlota gazte talentuduna, ausarta, ederra eta ikuspegi argikoa, aurreiritzirik gabea eta adimen irekidun emakume gisa deskribatu zuten.[1] Hala ere, ohiko oinarrizko hezkuntza baino ez zuen jaso, ezkontza-merkatuan erakargarri bihurtzeko, baina berak autodidakta gisa hainbat gaitan hezi zuen bere burua, eta ilustrazioaren garaiko ideien jarraitzaile bihurtu zen.[1]

Olof von Dalinen eta Carlos Linneoren betiko laguna izan zen, eta haiek Catalinarenganako mirespena adierazi zuten.[1]

Pontus Fredrik De la Gardie kondearekin, Eva Ekeblad zientzialariaren nebarekin, ezkondu zen 1748an. Ezkondu ondoren, Sjöko gazteluan bizi izan ziren.

Baztangaren txertaketaren aitzindaria

Ezagutzen den bi ekintzetako bat baztangaren txertaketan aitzindaria izatea da. Txertaketaren erabilera sustatzeko egin zituen ahaleginak, batzuetan, herritarren artean baztanari txertoa jartzeko aurrerapauso handia izan direla esan izan da, eta hori gehiegizkoa izan daitekeen arren, garai hartan oso polemikoa zen metodoaren jarraitzailetzat jotzen da.[1]

Katalina Carlota Ribbing baronesa, Carlos De Géer-en ezkontidea, Suediako aristokraziaren dama izan zen lehena bere seme-alabak inokulatzen, baina Catalina Carlota De la Gardie izan zen aitzindaria, Ribbingen adibidea jarraituz bere haurrak txertatu ondoren, metodoa nekazarien artean zabaltzen.[2]

Baztangaren txertaketa Suedian ofizialki 1756an sartu zen, eta hasieran erresistentzia handia aurkitu zuen. Aitzindarietako bat izan zen De la Gardie, jendea hura ezartzera animatzen saiatu baitzen.[1] Nekazarien arteko erresistentzia handia zen, baina guraso nekazari batzuk seme-alabei txertoa jartzeko konbentzitzea lortu zuen. Horrek, ustez, nekazarien artean txertoa erabiltzeko gogoa hobetu zuen.[3] [4]

Sorginkeriagatik epaiketa eragotzi

Catalinaren bigarren ekintza gisa, Suedian sorginkeriagatiko azken epaiketa gelditzeko egin zuen ahalegin arrakastatsua ere gogoratzen da. 1757an, sorgin-histeria bat lehertu zen Dalarnako Ål parrokian, non hamahiru emakume eta bost gizon haurrak bahitu eta sabbath-era eramateaz akusatu zituzten. Pehr Ekman gobernadoreak atxiloketa, galdeketa eta tortura agindu zituen.

De la Gardiek 1758an Dalarnara egindako bidaia batean izan zuen gertaeren berri. Bere harremanen laguntzarekin, hiriburuko agintariei informazioa eman zien, eta prozesua gelditu egin zen. Gaia tokiko agintariek eta elizak landu zuten, eta herritarrek ezagutu zutenean, eskandalutzat jo zuten. Nahiz eta formalki sorginkeriagatiko epaiketak garai hartan legezkoak ziren Suedian, legea, praktikan, desagertutzat jotzen zen eta sorginkeriagatiko epaiketak iraganeko fenomeno bat ziren. Legebiltzarrak ikerketa bat egin zuen, akusatuak denak liberatu ziren, eta Ekman gobernadorea, sorginkeriaren akusazioak onartu eta tortura agindu izana onartu ondoren bere kargutik kendu eta espetxeratu egin zuten.

De la Gardiek laguntza eman zien sorgin-ehizaren biktimei, legezko laguntza, eta ziurtatu zuen estatuak kalte-ordaina emango ziela, torturak lanerako ezgaitasuna sortu baitzien.

Hori dela eta, heroi izendatu zuten nazionalki, eta 1761ean Riddarhusetek domina eman zioten, honako inskripzio honekin: "Catirin Charlotta Taube, De la Gardie komitissa, Fulcro infelicibus, Ob XII ab injuria servatos cives Ordo R. Equ. 1761".[4]

Maitasun-triangelua

Catalina Carlota Hedvig Charlotta Nordenflycht-en laguna zen. Haren poema ezagunena, Öfver Hyacinten, Johan Fischerström gazteari Nordenflychtenek zion maitasuna deskribatzen duen maitasun-poema da. Nordenflychten azken poemak Nordenflycht, Fischerström eta Catalina Carlota De la Gardieren arteko amodio-triangelua deskribatzen du. Triangelu hori 1762/3ko neguan gertatu zen, Fischerström inspektore gisa aritu zen De la Gardieren jabegoan, Sjön gazteluan, Nordenyalcabchtek inguruko txabola bat alokatzen zuen bitartean.[5]

Heriotza

De la Gardie gaixoak zaintzen ari zela gaixotasun hilgarri bat hartu ondoren hil zen 1763ko martxoaren 24an, 39 urte zituela.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Svenskt biografiskt handlexikon (suedieraz)
  • Österberg, Carin eta beste batzuk, Svenska kvinnor: föregångare nyskapare. Lund: Signum 1990. (ISBN 91-87896-03-6 ) (suedieraz)
  • Wilhelmina Stålberg, Anteckningar om svenska qvinnor (suedieraz)
  • Ankarloo, Bengt, Satans raseri: en sannfärdig berättelse om det stora häxoväsendet i Sverige och omgivande länder, Ordfront, Estocolmo, 2007 (suedieraz)
  • Cathérine Charlotte De la Gardie (f. Taube), urna:sbl:17374, Svenskt biografiskt lexikon (artea B. Boéthius); hämtad 2013ko urriaren 29a. (suedieraz)

Kanpo estekak