Cecilia Sarasola Iurrita

euskal fisikaria

Cecilia Sarasola Iurrita (1949a) euskal fisikaria da eta EHUko Kimika Fakultateko irakaslea.

Cecilia Sarasola Iurrita

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1949 (74/75 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Lanak

Fisika, kimika eta matematika euskaraz lantzen aitzindarietako bat izan zen. Berak idatzi zuen termodinamikari buruz euskaraz argitaratu zen lehenengo artikuluetako bat[1].

Kalkulu diferentziala eta integrala.

Nikolai Piskunov matematikari errusiarrak idatzi eta analisi matematikoan mundu osoan klasikoa den Kalkulu diferentziala eta integrala liburu mardula 1992an euskaratu zuen taldean parte hartu zuen honako hauekin: Jose Ramon Aizpurua Sarasola, Patxi Angulo Martin, Victoria Fernandez Gonzalez, Adela Moyua Pinillos, Juanjo Otxoa de Alda Etxebarria, Mari Jose Zarate Azkuna eta Enrike Zuazua Iriondo.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, bere jarduera akademikoan kokatzen diren 6 lan agertzen dira.[2]

Goi-mailako aldizkari eta biltzarretan argitaratu dituen artikuluak 20 baino gehiago izan dira.[3][4]

Erreferentziak


Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.