Celtic FC

Celtic Football Club Eskoziako futbol talde bat da, Glasgow hirikoa. 1888ean sortu zen eta Eskoziako lehen mailan jokatzen du.

Celtic Football Club
Sorrera1887
Futbol zelaiaCeltic Park
edukiera: 60.830 lagun
inaugurazioa: 1899
PresidenteaEskozia Peter Lawwell
EntrenatzaileaIpar Irlanda Brendan Rodgers
LigaEskoziako lehen maila
2022-231.a
Webguneahttp://www.celticfc.net
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1914an Liga eta Kopa irabazi zituen taldea.
Jokalariak gola ospatzen.

Egoitza eta jokalekua Parkhead auzoko Celtic Park estadioan du.

Old Firm: Glasgowko derbia

Sakontzeko, irakurri: «Old Firm»

Celtic FC talde eskoziarrik ezagunenetakoa da eta hiri berdineko Rangers F.C. taldearekin mundu guztian ezaguna den Old Firm edota Glasgowko Derbia jokatzen du. Bi taldeetako zaletu askoren arteko ezinikusia dago, Celtic taldea Glasgowko eskoziar katolikoen eta batez ere Eskozian bizi diren irlandar etorkin eta ondorengoen ugarien ordezkaria baita, horregatik Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikan ere zaletu asko dauzka; aldiz Rangers eskoziar protestanteen ordezkaria dam, bai eta Ipar Irlandako loialista askoren talde gogokoa ere.

Historia

1892 lehen Eskoziako kopa irabazi zuen eta hurrengo urtean lehen Liga. Gaur egun Celtic-ek eta Rangers-ek irabazi dituzte Eskoziako titulu gehienak. 1967an Europako Kopa irabazi zuen Inter 2 eta 1 garaitu ostean, taldeko jokalari guztiak gainera Glasgowkoak ziren. Titulu hau lortu duen talde eskoziar bakarra da. 1970ean berriz heldu zen finalera baina oraingoan Feyenoordenen aurka 2-1 galdu zuen. Final honetan jokatu zuten hiru urte arinago txapeldun izandako jokalari askok jokatu zuten.

2003an UEFA Kopako finalera heldu zen baina galdu egin zuen Portoren aurka 3-2ko emaitzaz.

Azken denboraldietan nagusitasun osoa erakutsi du Eskoziako ligan, 2012tik aurrera jokatu diren guztiak irabazi baititu, nagusiatsun handiz gainera. 2015ean 17 punturen aldeaz eta 2016an 15 punturen aldeaz.

Celticen jarraitzaile sutsu eta fidelak oso ezagunak dira.

Uniformea

Historikoa

 
1888
 
1889-1903
 
1903-tik

Azken urteak

 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Jokalariak

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATECraig Gordon
4 ATZJack Hendry
5 ATZJozo Šimunović
6 ERDNir Bitton
7 AURPatrick Roberts (mailegu batetik Manchester City)
8 ERDScott Brown (kapitaina)
9 AURLeigh Griffiths
10 AURMoussa Dembélé
11 AURScott Sinclair
12 ATZCristian Gamboa
14 ERDStuart Armstrong
15 ERDJonny Hayes
18 ERDTom Rogic
20 ATZDedryck Boyata
Zbk.PostuaJokalaria
21 ERDOlivier Ntcham
22 AUROdsonne Édouard (mailegu batetik Paris Saint-Germain)
23 ATZMikael Lustig
24 ATEDorus de Vries
29 ATEScott Bain (mailegu batetik Dundee)
33 ATZMarvin Compper
35 ATZKristoffer Ajer
42 ERDCallum McGregor
49 ERDJames Forrest
59 ATZCalvin Miller
63 ATZKieran Tierney
67 ERDCharly Musonda (mailegu batetik Chelsea)
88 ERDEboue Kouassi

Irabazitako txapelketak

Eskozian: 116

  • Eskoziako Liga (53): 1893, 1894, 1896, 1898, 1905, 1906, 1907, 1908, 1909, 1910, 1914, 1915, 1916, 1917, 1919, 1922, 1926, 1936, 1938, 1954, 1966, 1967, 1968, 1969, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1977, 1979, 1981, 1982, 1986, 1988, 1998, 2001, 2002, 2004, 2006, 2007, 2008, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2022, 2023.
  • Eskoziako Kopa (41): 1892, 1899, 1900, 1904, 1907, 1908, 1911, 1912, 1914, 1923, 1925, 1927, 1931, 1933, 1937, 1951, 1954, 1965, 1967, 1969, 1971, 1972, 1974, 1975, 1977, 1980, 1985, 1988, 1989, 1995, 2001, 2004, 2005, 2007, 2011, 2013, 2017, 2018, 2019, 2020, 2023.
  • Eskoziako Ligako Kopa (21): 1957, 1958, 1966, 1967, 1968, 1969, 1970, 1975, 1983, 1998, 2000, 2001, 2006, 2009, 2015, 2017, 2018, 2019, 2020, 2022, 2023.
  • Drybrough Kopa (1): 1974.

Glasgowen: 55

  • Glasgowko Kopa (29): 1891, 1892, 1895, 1896, 1905, 1906, 1907, 1908, 1910, 1916, 1917, 1920, 1921, 1927, 1928, 1929, 1931, 1939, 1941, 1949, 1956, 1962, 1964, 1965, 1967, 1968, 1970, 1975*, 1982.
  • Glasgow Charity Cup (26): 1892, 1894, 1895, 1896, 1899, 1903, 1905, 1908, 1912, 1913, 1914, 1915, 1916, 1917, 1918, 1920, 1921, 1924, 1926, 1936, 1937, 1943, 1950, 1953, 1959, 1961

Nazio artean: 1

Txapeldunen Liga

  • Txapelduna (1): 1967.
  • Finalista (1): 1970.

UEFA Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2003

Euskal taldeen aurkako partidak

Celtic-ek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
1982-83Europako KopaFinal zortzirenakReal Sociedad
Celtic
2-0
2-1
Celtic
Real Sociedad

Ikus, gainera

Kanpo estekak