European Challenge Cup

Challenge Cup (rugby)» orritik birbideratua)

European Challenge Cup-a Europako errugbi kluben arteko txapelketa nagusietan bigarrena da. Urtero jokatzen da, European Professional Club Rugby elkarteak antolaturik.

European Challenge Cup
AntolatzaileaEuropean Professional Club Rugby
Sorrera1996
Eremua Eskozia
 Frantzia
 Gales
 Ingalaterra
 Irlanda
 Italia
 Georgia
Taldeak18 (2022-23)
Garaipen gehienIngalaterra London Harlequins (3 Kopa)
Frantzia AS Montferrand (3 Kopa)
TxapeldunaFrantzia RC Toulon (2022-23)
Webguneawww.epcrugby.com

Historia

London Harlequins da txapelketa gehien irabazi dituen taldea.

1990eko hamarkadan, errugbia kirol profesional bilakatu zelarik, kirol horren arduradunek kluben arteko nazioarteko lehiaketen beharra ikusi zuten. Lehenik Europako errugbi kopa sortu zen, sei nazioetako talde hoberenak biltzen zituena.

Txapelketa horren arrakastak bultzaturik, beste bat antolatzea erabaki zen. Era horretan, 1996-1997 denboraldian European Conference izenekoa sortu zen.

2012an Biarritz Olympiquek irabazi zuen txapelketa. Bestalde 2018ko finala Bilbon jokatu zen, San Mames zelaian[1].

2019-2020 denboraldian, COVID-19 pandemia zela eta, txapelketa eten zen, eta udazkenean amaitu.

Finalak

Sale Sharks.
AS Montferrand.
UrteaTxapeldunaEmaitzaTxapeldunordea
1997 C.S. Bourgoin-Jallieu18-9 Castres Olympique
1998 U.S. Colomiers 43-5 S.U. Agen
1999 A.S. Montferrand35-16 C.S. Bourgoin-Jallieu
2000 Section Paloise34-21 Castres Olympique
2001 London Harlequins42-33 R.C. Narbonne
2002 Sale Sharks25-22 Pontypridd R.F.C.
2003 London Wasps15-9 Bath Rugby
2004 London Harlequins27-26 AS Montferrand
2005 Sale Sharks27-3 Section Paloise
2006 Gloucester Rugby18-12 London Irish
2007 AS Montferrand23-19 Bath Rugby
2008 Bath Rugby24-16 Worcester
2009 Northampton Saints15-3 C.S. Bourgoin-Jallieu
2010 Cardiff Blues28-21 Toulon
2011 London Harlequins19-18 Stade Français Paris
2012 Biarritz Olympique[2]21-18 Toulon
2013 Leinster Rugby34-13 Stade Français Paris
2014 Northampton Saints30-16 Bath Rugby
2015 Gloucester Rugby19-13 Edinburgh Rugby
2016 Montpellier Hérault26-19 London Harlequins
2017 Stade Français25-17 Gloucester Rugby
2018 Cardiff Blues[3]31-30 Gloucester Rugby
2019 AS Montferrand23-19 Stade Rochelais
2020 Bristol Bears32-19 RC Toulon
2021 Montpellier Hérault18-17 Leicester Tigers
2022 Lyon OU30-12 RC Toulon
2023 RC Toulon43-19 Glasgow Warriors

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
London Harlequins32001, 2004, 2011
AS Montferrand31999, 2007, 2019
Sale Sharks22002, 2005
Northampton Saints22009, 2014
Gloucester Rugby22006, 2015
Cardiff Blues22010, 2018
Montpellier Hérault22016, 2021
...
HerrialdeaGaraipenakFinalistak
 Ingalaterra
12
9
 Frantzia
11
15
 Gales
2
1
 EH
1
0
 Irlanda
1
0
 Eskozia
0
2

Europako ezkutua

2002-2003 denboraldian Europako "hirugarren" txapelketa antolatu zen, batez ere "Sei Nazioetatik" kanpo ziren beste herrien ordezkariei aukera emateko Europa mailan aritzeko (Errumania, Espainia eta Portugal).

Halere lehiaketa honen "ahulezia" nabarmena izanagatik, 3. denboraldia eta gero, bertan behera egon zen. Orduan erabaki zen Errumania eta Espainiako ordezkariek parte hartu behar zutela "Europako txapelketan".

Finalak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitza
2003 Castres Olympique Caerphilly40-12
2004 Montpellier R.C. Viadana25-19
2005 F.C. Auch Worcester23-10

Euskal taldeak

Baionako Avironen partidua Anoetako estadioan , 2011ko martxoaren 5a.

Euskal Herriko talde ezberdinek aukera izan dute Europako txapelketa hauetan parte hartzeko.

  • Biarritz Olympique
    • Europako txapelketa: 4 denboraldi (1997-98, 1998-99, 1999-2000, 2011-12)
      • Txapelduna: 2012
  • Aviron Bayonnais
    • Europako txapelketa: 11 denboraldi (2005-15 eta 2016-17)
      • Final laurdena: 2006
    • Europako ezkutua: denboraldi bat (2004-05)
      • Finalerdia: 2005
  • Bera Bera R.T.
    • Europako ezkutua: denboraldi bakar bat (2004-05)
      • Lehen itzulia: 2004-05

Bilboko finala

2018eko maiatzaren 11n
Cardiff Blues 31 – 30 Gloucester RugbySan Mames, Bilbo
Ikusleak: 32.543
Epailea: Jérôme Garcès
entseguak:
T. Williams (41')
G. Smith (54')
B. Scully (75')
gauzatzeak:
J. Evans (41')
G. Anscombe (55')
zigor kolpeak:
J. Evans (4', 15', 50')
G. Anscombe (78')
entseguak:
H. Trinder (8')
M. Atkinson (37')
J. Hanson (58')
gauzatzeak:
B. Twelvetrees (9', 38', 59')
zigor kolpeak:
B. Twelvetrees (26', 40', 62')

Erreferentzia zerrenda

Kanpo estekak

Ikus, gainera