Cherchell

Cherchell edo Cherchel (arabieraz Sharshal edo شرشال), Aljeriako Tipasa probintziako itsas portu bat da. Antzinatean, Iol Caesarea, Caesarea Mauretaniae edo Caesaria izeneko erromatar hiri bat izan zen, Mauretania Caesariensis probintziaren hiriburua. Eliza Katolikoaren egoitza nagusi bat da.

Cherchell
شرشال (ar)
commune of Algeria (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Aljeria
ProbintziaTipaza probintzia
Izen ofizialaشرشال
Posta kodea42100
Geografia
Koordenatuak36°36′27″N 2°11′24″E / 36.6075°N 2.19°E / 36.6075; 2.19
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00

Historia

1937an, izen bereko lurmuturrean, Espainiako Gerra Zibileko itsas gudu bat gertatu zen, Baleares gurutze-ontzi nazionala eta Libertad gurutze-ontzia eta Méndez Núñez gurutze ontzi errepublikarrak eta Lepanto, Almirante Valdes, Almirante Antequera, Almirante Miranda, Gravina, Escaño eta Jorge Juan suntsitzaileen artean, azken hauek, ontzi merkatari talde bat babesten zutelarik. Gudua, Baleares ontzia Cadizera eta gerra ontzi errepublikarrak eta ontzi merkatari taldea Cherchelleko portura erretiratuz amaitu zen.

Biztanleriaren bilakaera

UrteaBiztanleria
19019.000
192611.900
193112.700
193612.700
195416.900
196611.700
198718.700
199824.400

Kanpo estekak