Cotonou

Cotonou Beningo hiri nagusia da. Estatuko gobernuaren egoitza eta hiriburu ekonomikoa da, hiriburu ofiziala Porto Novo bada ere. Aireportua, trenbidea eta errepide nagusiak ditu, eta estatuko komunikabide nagusia da. Beningo hiru industriatik bi Cotonoun daude.

Cotonou
commune of Benin (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Benin
ProbintziaLittoral departamendua
AlkateaLuc Atrokpo (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak6°22′N 2°25′E / 6.37°N 2.42°E / 6.37; 2.42
Map
Azalera51 km²
Altuera221
Demografia
Biztanleria679.012 (2013)
Dentsitatea8.595,09 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakTaipei, Lagos, Atlanta, Žilina, Créteil, Rosny-sous-Bois, Ningbo, Geneva eta Abidjan

Hiria estatuko hego-ekialdean dago, Ozeano Atlantikoaren eta Nokoué aintziraren artean.

Klima

    Datu klimatikoak (Cotonou)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)32.633.233.533.631.529.729.130.031.132.132.334.134.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)30.831.631.931.631.029.228.027.828.429.630.930.830.1
Batez besteko tenperatura (ºC)27.328.528.928.627.826.525.825.626.026.727.627.327.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)23.825.425.925.624.623.723.723.423.623.824.323.824.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)20.521.721.821.821.421.221.521.621.421.422.020.820.5
Pilatutako prezipitazioa (mm)9.236.873.8137.0196.9356.0147.064.999.0126.741.419.61308.3
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm)1247111585884275
Eguzki orduak213.9210.0223.2219.0213.9141.0136.4148.8165.0207.7243.0223.22345.1
Hezetasuna (%)79.079.077.076.580.084.082.582.082.082.081.081.080.5
Iturria (1): NOAA[1]
Iturria (2): BBC Weather(hezetasuna)[2]

Biztanleria

2006ko errolda-datuen arabera, 761.137 biztanle zituen, eta 79 km²-ko azalera; hau da, 9.635 biztanle/km²-ko dentsitatea. Hiria azkar hazi da (1960an, 70.000 biztanle besterik ez zuen), eta azkar hazten ari da mendebalderantz. Jotzen da hiriak gaur egun 1.200.000 biztanletik gora dituela.

Ekonomia

Cotonouko portua Afrikako mendebaldeko portu handienetako bat da. Benin-Niger burdinbidearen bidez, hiria Parakou iparraldeko hiriarekin lotuta dago. Aireportuak estatuko hiri nagusiak lotzen ditu, eta Frantziarekiko komunikazioak ere baditu. Errepidez, Nigeria, Burkina Faso, Niger eta Togorekin lotuta dago.

Historia

XIX. mendearen hasieran, Cotonou arrantzale-herri txiki bat zen, eta Dahomeyko erresumaren mende zegoen XVIII. mendeaz geroztik. 1851n frantsesek hitzarmen bat sinatu zuten Dahomeyko Ghezo erregearekin, eta baimena lortu zuten merkataritza-postu bat ezartzeko Cotonoun. 1868an, beste itun baten bidez, Dahomeyk Frantziari eman zion lurraldea. 1883an, frantses armadak hiria hartu zuen, britainiarrek eskualdea menperatzea eragozteko. Geroztik, hiria azkar hazi zen.

Herri eta hiri senidetuak

Cotonou ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Kanpo estekak