Cristina Rota

argentinar aktorea, ekoizlea eta arte-dramatiko irakaslea

María Cristina Rota Fernández (La Plata, Argentina, 1945eko urtarrilaren 30a) argentinar- espainiar aktore, ekoizle eta arte dramatikoko irakaslea da.[1] Arte Ederren Urrezko Domina jaso zuen 2010ean.[2] [3] María Botto, Juan Diego Botto eta Nur Levi aktoreen ama da.

Cristina Rota
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Cristina Rota Fernández
JaiotzaLa Plata1945eko urtarrilaren 30a (79 urte)
Herrialdea Argentina
 Espainia
BizilekuaMadril
Familia
Ezkontidea(k)Diego Botto
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, interpretazio irakaslea, film-zuzendaria eta gidoilaria
Izengoitia(k)Cristina Rot

IMDB: nm0744691 Allocine: 248034 Edit the value on Wikidata

Biografia

María Cristina Rota 1945eko urtarrilaren 30ean jaio zen La Platan, Argentinan. Espainiar jatorria du, bere aitona nafarra zen eta bere amona kanariarra.[4] Diego Fernando Botto aktorearekin hiru seme-alaba izan zituen: María Bottoren (1974) eta Juan Diego Bottoren (1975). Hirurak aktoreak dira. Diego Fernando 1977ko martxoaren 21ean desagertu zen Argentinako Videla diktadurako beldurrezko kanpainan, eta desagertu ziren 30.000 lagunen zerrendako bat izan zen.[5][6]

1978an, beste bikote batekin haurdun eta Espainiara etortzea erabaki zuen. Bertan, Nur Levi aktorea (1979ko otsailaren 1ean) jaio zen. Espainian aktoreak prestatzeko lan handia egin du 1978tik, Mirador aretoari lotutako eskolan, gero horren barruan, 1979an Sortzaile Berrien Zentroa sortu zuen, zuzentzen duen eta bere izena duen antzerki-eskola.[7]

Aktore gisa, Agustín Alezzo, Carlos Gandolfo, José Luis Gómez eta Lluis Pasqual zuzendariekin lan egin du.[8]

1979tik Cristina Rota Interpretazio Eskola zuzentzen du Madrilen.

El Pais egunkarian 2015ean egindako elkarrizketa batean hauxe esan zuen:

Perbertsioa, ustelkeria, beti dator goitik behera. Gobernuetatik dator, Estatutik... Dena beherantz doa, nahasketa sortzen du, hizkuntza galtzen du... Gangrena bat bezalakoa da.[7]

Zinema

  • La reina del mate/ Matearen erregina, 1985
  • Virtudes Bastián/ Bastiango bertuteak, 1986
  • En penumbra/ Ilunantzean, 1987
  • Party Line,1994
  • Colores/ Koloreak 2003
  • De tu ventana a la mía/ Zure leihotik nirera 2011


Antzerkia

Aktore gisa:

  • El zoo de cristal/ Kristalezko zooa (2005)

Errealizadore gisa:

  • El acompañamiento/ Akonpainamendua
  • Esperando al zurdo/ Ezkerraren zain
  • Lorca al rojo vivo/ Lorka gorri bizian
  • De ratones y hombres/ Saguena eta gizonena
  • La sombra del valle/ Haranaren itzala

Egokitzaile gisa

  • Rosencrantz eta Guildenstern
  • El rufián en la escalera/ Rufiana eskaileran (1996).[9]

Ekoizle gisa

  • 2003ko sinatzaileak

Sariak

  • 2010ean Arte Ederren Urrezko Domina jaso zuen.[2] [3]

Erreferentziak

Kanpo estekak