Cynthia Geary

aktore estatubatuarra

Cynthia Geary (Jackson (Mississippi), 1965eko martxoaren 21a) aktore estatubatuarra da[2]. Northern Exposure telesailean Shelly Tambo zerbitzariaren rola betetzeagatik da ezaguna[3].

Cynthia Geary

Bizitza
JaiotzaJackson1965eko martxoaren 21a (59 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaMississippiko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0311280 Allocine: 138838 Rottentomatoes: celebrity/cynthia_geary Allmovie: p26271 Edit the value on Wikidata
Northern Exposure telesaileko Cynthia Geary, Rob Morrow eta Janine Turner aktoreak 1993ko Emmy Sarietan[1].

Biografia

Amak bultzatuta Cynthiak ballet, ahots eta piano ikasketak egin zituen. Mississippiko Unibertsitatean batxilergo artistikoa egin zuen[2]. Udako eskolak UCLAn egin zituenean Los Angelesen bizitzen geditu zen eta iragarki batzuetan egin zuen aktore debuta, Coca-Cola eta General Motorsen iragarkietan ere bai[2]. Neska ederra izanik hainbat telesailetan agertu zen eta Smoke Signals filmean paper txiki bat izan zuen.

1990. urtean Northern Exposure telesailean hartu zuen parte eta honekin bihurtu zen ezaguna. Emmy Sarietan bigarren mailako emakumezko aktore onenaren bi izendapen jaso zituen, 1992 eta 1993an[4]. 1992 urtean Olson bikien filmean (To Grandmother's House We Go) amaren papera egin zuen[3] eta 8 seconds filmean (1994) emakumezko protagonista izan zen. 1998. urtean You're the One sitcom-eko protagonista izan zen baina hilabete soilik iraun zuen serieak[3], hiru kapitulu han zuzen ere

Bizitza pertsonala

1994. urtean Robert Coron brokerrarekin ezkondu zen eta bi alaba dituzte[5]. Gaur egun aktore lanetik aldenduta dago eta noizean behineko telefilmetako agerpen txikiak baino ez ditu egiten. Paragon Bar & Grill jatetxearen jabea da[4].

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1982Young Doctors in Lovesudurra hautsita duen neska
1988Dangerous Curvesdesfileko neska
1990Rich Girlelkarteko neska
19948 SecondsKellie Frostprotagonista
1997When Time ExpiresJune Kelly
1998Smoke SignalsCathy gimnasta
1998The Killing GroundsJanice Harper
1998Break UpLarrialdietako neska
2002The Business of FancydancingTeresa
2002MulletvilleJiffy
2006Expiration Datehiletako ordezkaria
2009Crimes of the PastCotton agentea
2012SwitchmasLibby Wilson
2013Nothing Against LifeBarbara Anker
2014Muffinsemakumezkoalaburmetraia
2015Signs Everywhereemaztealaburmetraia
2016ApotheosisEvelaburmetraia

Telebista

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1990–1995Northern ExposureShelly Marie Tamboohiko aktorea, 110 kapitulutan
1990The New Adam-12Marine Bride"Immunity" kapituluan
1991UsCrystalTelefilmea
1992To Grandmother's House We GoRhonda ThompsonTelefilmea
1995The AwakeningSaraTelefilmea
1998You're the OneLindsay Metcalf3 kapitulutan
1998The Outer LimitsTeryl Bouton"Mary 25" kapituluan
1998Love Boat: The Next WaveBikiak"It Takes Two to Tango" kapituluan
1998Fantasy IslandPamela Louis"Dying to Dance" kapituluan
1999Dead Man's GunDr. Megan Jane Price"The Oath" kapituluan
2012BigfootSueanneTelefilmea

Sariak

SariakUrteakOharrak
Emmy Sariak1992: Telesail dramatiko batean bigarren mailako emakumezko aktore onena (Northern Exposure)
1993: Telesail dramatiko batean bigarren mailako emakumezko aktore onena (Northern Exposure)
Izendatua
Izendatua

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cynthia Geary