Janine Turner

Janine Turner (jaiotzez Janine Loraine Gauntt, Lincoln (Nebraska), 1962ko abenduaren 6a) aktore eta idazle estatubatuarra da. Northern Exposure telesailean Maggie O'Connell pilotoaren rola betetzeagatik da ezaguna. Cliffhanger filmean ere protagonista izan zen.

Janine Turner

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJanine Loraine Gauntt
JaiotzaLincoln1962ko abenduaren 6a (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaProfessional Children's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, irrati-esataria, modeloa, telebista-aktorea, kazetaria, zinema aktorea, gidoilaria eta zinema ekoizlea
Enplegatzailea(k)The Washington Times (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

janineturner.com
IMDB: nm0005508 Allocine: 16571 Allmovie: p72166 TCM: 195145
Facebook: janineturnerfanpage Twitter: janineturner Instagram: janineturner Edit the value on Wikidata
Northern Exposure telesaileko Cynthia Geary, Rob Morrow eta Janine Turner aktoreak 1993ko Emmy Sarietan[1].

Biografia

Hasierako lanak

Lincoln hirian jaio zen eta Texasen pasa zuen haurtzaroa[2]. 15 urte zituela New Yorkera joan zen Wilhelmina Modelo agentzian ibilbidea egitera. 1980. urtean Dallas telesailean atera zen hiru kapitulutan eta hurrengo urteetan telesail ezagunetan agertu zen, The Love Boat, General Hospital, Happy Days, Santa Barbara, The New Mike Hammer, The A-Team eta Knight Rider besteak beste. Hainbat filmetan ere aritu zen, ezagunena Steel Magnolias izan zen.

Aktore ibilbidea

Hollywooden paper seriorik izango ez zuela ikusita New Yorkera itzuli zen eta Actors Studioko Marcia Haufrechtekin ikasi zuen. 1990. urtean Northern Exposure telesailerako aukeratua izan zen. Gustora hartu zuen papera, emakume indartsu baten rola betetzen baitzuen, "aurkitzen dituen gizonak baino indartsuagoa eta azkarragoa da" esan zuen. 1995. urterarte iraun zuen telesailak eta hainbat saritarako izendatua izan zen Janine, Emmy[1] eta Golden Globe sarietarako besteak beste[3]. Bitartean 1993. urtean Cliffhanger filmean protagonista izan zen Sylvester Stallonerekin batera eta 1997an Leave It to Beaver filmean ere paper nagusia bete zuen.

1997an bertan Stolen Women: Captured Hearts telefilmean agertu zen eta hurrengo urteetan telefilme eta telesailetan agertu zen, baina kapitulu bakarreko agerpenak eginez. Salbuespenak Strong Medicine (2000-2002 artean 50 kapitulu) eta Friday Night Lights (2008-2009 artean 12 kapitulu) izan ziren.

Bestelako lanak

2010tik aurrera Constituting America elkarteko presidentea da Cathy Gillespierekin batera. Estatu Batuetako Konstituziaren hezkuntza bultzatzen du helduengan eta ikasleengan[4].

2011ko maiatzaren 21ean Dallas eta Houstongo KLIF irratian The Janine Turner Show irratsaioa egiten hasi zen eta Dallasko irratsaio onenaren saria jaso zuen[5]. Hainbat liburu ere idatzi ditu.

Aktibismoa

Zerbitzu eta Partaidetza zibikoaren kontseiluko presidentea bihurtu zen 2006an[6]. 2010tik aurrera Estatu Batuetan zehar hainbat gairi buruz hitzaldiak ematen hasi zen; bihotz osasuna, soiltasuna, fedea, Konstituzioa eta politika... Korporaziotan, Eskolatan, Unibertsitatetan eta Elizatan ematen ditu hitzaldiak.

Turnerrek "sozialki liberala eta fiskalitate aldetik kontserbadorea" kontsideratzen du bere burua[7]. Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa ratifikatzen duten 85 paper federalisten inguruiko 85 saiakera idatzi ditu[4].

Bizitza pertsonala

Janine Turner ez da inoiz ezkondu baina 1997. urtean Jerry Jones Jr.-ekin (Dallas Cowboys taldeko jabea) alaba izan zuen[8]. Dallas kanpoaldeko errantxo batean bizi dira 2014tik[9].

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1982Young Doctors in LoveKameoa
1986Knights of the CityBrooke
1986Tai-PanShevaun Tillman
1988Monkey ShinesLinda Aikman
1989Steel MagnoliasNancy-Beth Marmillion
1990The AmbulanceCheryl Turner
1993CliffhangerJessie Deighan
1997The Curse of InfernoLayla Moanes
1997Leave It to BeaverJune Cleaver
2000Dr. T & the WomenDorothy Chambliss
2004No RegretsCheryl
2004Trip in a Summer DressMamalaburmetraia
2006Miracle Dogs TooPaula Wells
2006The Night of the White PantsBarbara Hagan
2009Birdie & BogeyAmy
2009Maggie's PassageJenny Sirron
2015The Ivy League FarmerElla Gilbert
2015SolaceElizabeth Clancy
2016Occupy, TexasMrs. Thomas
2018Gosnell: The Trial of America's Biggest Serial KillerDr. North

Telebista

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1980–1981DallasSusan3 kapitulutan
1981Mr. Merlinezezaguna"All About Sheila" kapituluan
1981–1982Behind the ScreenJanie-Claire Willow
1982The Love BoatBetsy Dunvar"The Victims/Man in the Iron Shorts" kapituluan
1982–1983General HospitalLaura Templeton
1983The Paper ChaseSondra"Birthday Party" kapituluan
1983Happy DaysDebbie"Where the Guys Are" kapituluan
1983BooneMaggie"Words and Music" kapituluan
1984The MasterGina/Teri"The Good, the Bad and the Priceless" kapituluan
1984Santa BarbaraHollywoodeko neskakapitulu batean
1984The New Mike HammerChristine"Bonecrunch" kapituluan
1985The A-TeamTheresa Gianni"The Big Squeeze" kapituluan
1985Knight RiderKaren Forester"KITTnap" kapituluan
1986–1987Another WorldPatricia Kirkland2 kapitulutan
1989Quantum LeapMichelle"Catch a Falling Star" kapituluan
1990–1995Northern ExposureMaggie O'Connellprotagonista. 110 kapitulu
1997Stolen Women: Captured HeartsAnna BrewsterTelefilma
1998Circle of DeceitTerry SilvaTelefilma
1998BeautyAlix MillerTelefilma
1999Fatal ErrorDr. Samantha CraigTelefilma
1999A Secret AffairVanessa StewartTelefilma
2000–2002Strong MedicineDr. Dana Stowe50 kapitulutan
2005Walker Texas Ranger: Trial by FireRanger Kay AustinTelefilma
2007Primal DoubtJean HarperTelefilma
2008Law & Order: Special Victims UnitVictoria Grall"Inconceivable" kapituluan
2008–2009Friday Night LightsKatie McCoy12 kapitulutan

Sariak

SariakUrteakOharrak
Artista Gazteen Sariak1983: Eguneko telesail bateko aktore gazte onena (General Hospital)Irabazlea
Emmy Sariak1993: Telesail dramatiko batean emakumezko aktore onena (Northern Exposure)Izendatua
Urrezko Globo Sariak1992: Telesail dramatiko batean emakumezko aktore onena (Northern Exposure)
1993: Telesail dramatiko batean emakumezko aktore onena (Northern Exposure)
1994: Telesail dramatiko batean emakumezko aktore onena (Northern Exposure)
Izendatua
Izendatua
Izendatua
Aktoreen Sindikatuaren Sariak1995: Komedia telesail batean emakumezko aktore onena (Northern Exposure)Izendatua

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Janine Turner