Dado

Dadoa poliedro tankerako gailu txiki bat da, zorizko zenbaki edo bestelako ikurrak sortzeko erabiltzen dena. Dado hitza latinezko datum hitzetik dator, suertaturiko zerbait esan nahi duena. Zorizko osagai bat duten jokoetan maiz erabiltzen da, partxisean esaterako. Ohizko dadoak 6 alde ditu, kubo tankerakoa da eta horregatik seiko izena eman dakioke. Seikoaren 6 aldeetan puntu multzoak agertzen dira, 1etik 6ra bitarteko puntu kopuruekin. Seikoak izkina kamutsak ere izan ohi ditu, bota eta gero alde jakin bat suertatu arte nahiko jira-bira egin ditzan. Kasinoetan ordea izkina zorrotzeko seikoak erabiltzen dira, probabilitate berdintasuna ziurtatzeko.

Seiko bat, 5 puntuko emaitza izan duena. Izkina kamutsak ditu jira-birak errazago egin ditzan.
Paschier Joostens, De Alea, 1642

Seikoaz gainera, alde kopuru handiagoak dituzten dadoak ere badaude, besteak beste rol jokoetan erabiltzeko. Sei alde baino gehiagoko dado hauek poliedro tankera konplexuagoak dituzte, baina kasu guztietan, alde guztien probabilitate berdintasuna bilatzen bada. 2, 3, 4 eta 5 aldeko dadoak ere badaude: 2 aldeko dado bat txanpon bat besterik ez da, aurpegiko eta gurutzeko aldeak erakusten dituena.

Dadoen aldeak eta balioak

Hauek dira dado arruntak eta pokerreko dadoak duten aldeen izena, balioa edota ikurra:[1]

DADO ARRUNTAK
IZENABalio
Batekoa1
Bikoa2
Hirukoa3
Laukoa4
Bostekoa5
Seikoa6 edo 7
POKERREKO DADOAK
IZENAIKURRA
BatekoaO
ErregeaK (King ingelesez)
Zalduna/DamaQ (Queen)
TxankaJ (Joker)
Zortzikoa gorria edo Hamarrekoa gorria
Zazpikoa beltza edo Bederatzikoa beltza

Dado-jokoen osagaiak

ZerZer da?
GodaletaDadoak jaurtitzeko erabiltzen ontzia
TapeteaDadoak jaurtitzen diren oihala
Dadoakjaurti (itzan, itzak, itzazu...) Dadoak bota
JaurtiketaDadoak botatzeko ekintza
Gezurtian aritu, ibiliDadoen joko mota bat
Kirikian arituDadoen joko mota bat
Lasterketan arituDadoen joko mota bat
Pokerrean arituDadoen joko mota bat
ErrepokerraBost alde berdinak
PokerraLau alde berdin
FullaHiru alde berdin eta beste biak ere bai
HirukoteaHiru alde berdin
BikoteaBi alde berdin
KirikiaHamarreko eta bederatziko aldeak batera

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak