Daniel Day-Lewis

Daniel Michael Blake Day-Lewis (Londres, 1957ko apirilaren 29a - ) britainiar aktorea da, irlandar hiritartasuna ere duena. Hirutan irabazi du Gizonezko aktore onenaren Oscar saria. Cecil Day-Lewis ingeles-irlandar olerkariaren semea da.

Daniel Day-Lewis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Michael Blake Day
JaiotzaKensington eta Londres1957ko apirilaren 29a (66 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
 Erresuma Batua
BizilekuaWicklowko konderria
Talde etnikoaIngelesa
irlandarra
Juduak
Familia
AitaCecil Day-Lewis
AmaJill Balcon
Ezkontidea(k)Rebecca Miller  (1996 -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBristol Old Vic Theatre School (en) Itzuli
Sevenoaks School (en) Itzuli
Bedales School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, artista, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoadrama
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

IMDB: nm0000358 Allocine: 5501 Rottentomatoes: celebrity/daniel_daylewis Allmovie: p17559 TCM: 45745 TV.com: people/daniel-day-lewis
Facebook: DanielDayLewis Musicbrainz: 8d8edbbf-f37b-4efb-914c-ef4e64eb4539 Discogs: 2563592 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Ama, Jill Balcon,[1] antzezlea zuen eta amaren aldetiko aitona, sir Michael Balcon, Ingalaterrako Ealing Studios zinema etxeko zuzendaria izan zen denbora luzez. Aita, berriz, Cecil Day-Lewis,[2] poeta entzutetsua, Ingalaterrako Errege Etxeko kide izan zen 1968tik 1972ra bitartean. Danielek Greenwichen eta Kenteko Sevenoaks Schoolen egin zituen ikasketak eta, gero, Bristolgo Old Vic antzerki eskolan ikasi zuen arte dramatikoa.[3]

Artean oso gaztea zela egin zuen debuta zineman, John Schlesingerrek zuzendutako Sunday, Bloody Sunday (1971, «Igandea, zorigaitzeko igandea») filmean. 1982an, Another Country («Beste herrialde bat») antzerki laneko protagonista izan zen Londresen. 1985ean bi paper oso desberdin interpretatu zituen, maisutasun handiaz: alde batetik, punky homosexual baten papera egin zuen Stephen Frearsek zuzendutako My Beautiful Laundrette (1985, «Ene garbitegi ederra») filmean eta, bestetik, James Ivoryren zuzendaritzapean, dandy baten interpretazioa egin zuen A Room with a View (1986, «Ikusmiradun gela») pelikulan. 1988an, Milan Kunderaren eleberri batean oinarritutako The Unbearable Lightness of Being (1988, «Izatearen arintasun jasangaitza») filmeko protagonista izan zen, Philip Kaufman zuzendari zuela.

Hurrengo urtean, My Left Foot (1989, «Ene ezkerreko oina») filmean egindako interpretazioagatik (Christy Brown, irlandar artista elbarriaren papera egin zuen) Gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. Film hori egiten ari zirela, paperean hobeto sartzeagatik, gurpil-aulki batean eserita pasatzen zituen egunaren ordu gehienak, kameraren aurrean ez zegoenean ere. Hollywoodeko hainbat filmetan ere lan egin du: The Last of the Mohicans (1992, «Azken Mohikanoa», Michael Mannek zuzendua), The Age of Innocence («Errugabatesunaren adina», 1993, Martin Scorsesek zuzendua), In the Name of the Father («Aitaren izenean», 1994, Jim Sheridanek zuzendua), The Crucible («Arragoa», 1995, Nicholas Hytnerena).

2000tik aurrera film gutxitan aritu zen, baina bitan jaso zuen aktore onenaren Oscar saria: 2007an, Daniel Plainviewek zuzendutako There Will Be Blood-engatik, eta 2012an, Steven Spielbergek zuzendutako Lincoln-engatik[4]. 2017ko ekainean, aktore lan gehiagorik ez zuela eginen adierazi zuen[5].[6]

Filmografia

UrteaFilmaPertsonaiaZuzendaria
1971Sunday Bloody SundayUmeaJohn Schlesinger
1982GandhiColinRichard Attenborough
1984The BountyJohn FryerRoger Donaldson
1985My Beautiful LaundretteJohnnyStephen Frears
A Room with a ViewCecil VyseJames Ivory
1986NanouMaxConny Templeman
1988The Unbearable Lightness of BeingTomasPhilip Kaufman
Stars and BarsHenderson DoresPat O'Connor
1989Eversmile, New JerseyDr. Fergus O'ConnellCarlos Sorin
My Left FootChristy BrownJim Sheridan
1992The Last of the MohicansHawkeye (Nathaniel Poe)Michael Mann
1993The Age of InnocenceNewland ArcherMartin Scorsese
In the Name of the FatherGerry ConlonJim Sheridan
1996The CrucibleJohn ProctorNicholas Hytner
1997The BoxerDanny FlynnJim Sheridan
2002Gangs of New YorkBill 'The Butcher' CuttingMartin Scorsese
2005The Ballad of Jack and RoseJack SlavinRebecca Miller
2007There Will Be BloodDaniel PlainviewPaul Thomas Anderson
2009NineGuido ContiniRob Marshall
2012LincolnAbraham LincolnSteven Spielberg
2017Phantom ThreadCharles JamesPaul Thomas Anderson

Erreferentziak

Kanpo estekak