Danna Paola

mexikar abeslaria, aktorea, modeloa eta musikagilea

Danna Paola Rivera Munguía (Mexiko Hiria, Mexiko, 1995eko ekainaren 23a) mexikar kantaria, aktorea, modeloa eta musikagilea da. Gaztelaniazko pop-aren irudi garrantzitsuenetako bat da, hainbat belaunaldiren ikonoa.[1][2]

Danna Paola

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDanna Paola Rivera Munguía
JaiotzaMexiko Hiria1995eko ekainaren 23a (28 urte)
Herrialdea Mexiko
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea, musikagilea eta estudioko musikaria
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaUniversal Music Mexico (en) Itzuli

IMDB: nm1043415 Rottentomatoes: celebrity/danna_paola Allmovie: p542650 Metacritic: person/danna-paola
Facebook: DannaPaola Twitter: dannapaola Instagram: dannapaola Youtube: UCDJT6nxGrFEU3vut0nfgVWQ TikTok: dannapaola Spotify: 5xSx2FM8mQnrfgM1QsHniB iTunes: 23148284 Last fm: Danna+Paola Musicbrainz: 3ad91c4e-ef5a-4d7c-99e7-21a8b0c9379d Discogs: 2212105 Allmusic: mn0000136509 Deezer: 318108 Edit the value on Wikidata

Biografia

Gurasoak Juan Jose Rivera eta Norma Munguía dira. Aita musikaria Ciclón musika-eta ondoren Caminates taldekoa izan zen. Danna Paola regetoia eta pop musikaria da.[3]

Lan ibilbidea

Musikari

Bere ibilbide musikalean, hainbat estudio-album kaleratu ditu: Mi globo azul (2001), Oceano (2004), Chiquita pero picosa (2005), Danna Paola (2012), (Sie7e +) (2020) eta K.O. (2021). Gainera, bi EP: Danna Paola (2007) eta Sie7e (2019). Hainbat bira musikal egin ditu, besteak beste, Mala Fama Tour (2019-2020) eta XT4S1S TOUR (2022 - 2023). Horiekin, Latinoamerika eta Estatu Batuak bisitatu ditu. K.O. eta Sie7ek urrezko eta platinozko ziurtagiriak jaso dituzte AMPROFONen[4] eskutik. Beste artista batzuekin aritu da lanean, hala nola Noel Schajris, Ana Victoria, Fey, Carla Morrison, Paty Cantú, Aitana, Lola Índigo, Sebastián Yatra eta Steve Aoki. Hauxek dira xume ezagunenak eta harrera onena dutenak: «Mala fama»,[5] «Oye Pablo», «Sodioa», «No bailes sola», «XT4S1S» eta «1Trago».

Hainbat sari irabazi ditu: 9 Kids Choice Awards, 4 MTV Millennial Awards, 4 MTV Italian Music Awards, 1 MTV Europe Music Awards eta 2 sari Mexikoko Egile eta Konpositoreen Elkarteak emanak, «Oye Pablo» eta «Sodio» lanekin. Gainera, 2021ean Grammy Latinorako izendatu zuten K.O. izeneko estudioko seigarren albumarengatik.

Aktore

Aktore-ibilbidean, Rayito de luz (2000-2001) haurrentzako telenobelan egin zuen debuta. Lehen rol protagonista Maria Belen (2001) izan zen, zeinekin Urteko Haurren Errebelazioa saria irabazi zuen. Orduz geroztik, Danna Paolak hainbat telenobela eta telesailetan hartu du parte, hala nola, ¡Vivan los niños! (2002), La familia P. Luche (2003), Amy, la niña de la mochila azul (2004), La rosa de Guadalupe (2008), Atrévete a soñar (2009), Como dice el dicho (2013), ¿Quién es quién? (2015) eta La Doña (2016).[6]

Bikoizketako aktorea ere izan da Enredadosen (2010), hala nola Rapunzel, Home: No hay lugar como el Hogar (2015) Tip Tucci interpretatuta eta Raya y el último dragón (2021) lanean Raya izan zen, baina mundu osoan ospea lortu zuen, Espainiako Netflixeko Élite seriean Lucrecia Montesinos interpretatu zuenean. Lehen hiru denboraldietan jardun zuen lan horretan. Gainera, La Akademia (2019-2020) eta Top Star ¿Cuánto vale tu voz? (2021) saioetako epaimahaia izan zen.[6]

Moda diseinatzaile

2014ko martxoan, moda-diseinatzaile gisa hasi zen lanean, eta bere arropa-linea merkaturatu zuen: Danna Paola, by SexyJns.[7] 2016ko urtarrilean, L'Oréal enpresa ordezkatzen duten nazioarteko izarrekin bat egin zuen, eta markaren irudi berria bihurtu zen Latinoamerikan.[8]

Epaile

Danna Paola, Akademiako epaimahaikide (2020)

2019ko urrian, TV Aztecaren La Academia reality show musikal originalaren edizio berriko epaile izendatu zuten. Telebistako saio horretan parte hartu zutenen arteko eztabaidek markatu zuten.[9][10] Azkenik, lehiaketa 2020ko otsailaren 23an amaitu zen.[11]

Urte horretan bertan, L'Oréal, Chica Casting, Sheryl Rubiorekin batera egin zuen edertasun-reality showaren epaileetariko bat izan zen.[12] Saioa E! Entertainment Telebistak eman zuen.[13]

Filmografia

Telebista

UrteaLanaRolaOharrak
1999Plaza SésamoNiñaTelebistako debuta
2000Rayito de luzLupita LermaParte hartze nagusia
2001María BelénMaría Belén García MarínProtagonista
2002¡Vivan los niños!EstrellaParte hartze nagusia
La ParodiaDanna Paola Mauri / CristinaAtala: «Mundo de Juguete»
2002 - 2003La familia P. LucheMaría BelénAtala: «La novia de Ludoviquito»
2003De pocas, pocas pulgasAnie, la sirenitaUme interpretazioa
2004Alegrijes y rebujosAmy Granados / Amy BetancourtParte hartze berezia
Amy, la niña de la mochila azulProtagonista
2005Contra viento y mareaNatalia Ríos (niña)Parte hartze gaztea
Plaza SésamoBer burua9. denboraldia, 804 atala: «Los Monstruos también lloran»
Pablo y AndreaAndrea SaavedraProtagonista
El privilegio de mandarBere buruaSketch: «Bailando por un hues
2007La hora picoHainbat rolAtala: «285»
Objetos perdidosAnitaAtala: «Objeto 8»
La familia P. LucheDanna PaolaAtala: «Niños de oro»
Muchachitas como túPaola VelásquezProtagonista gaztea
2008La rosa de GuadalupeSamanthaAtala: «Adiós a la calle»
Querida enemigaBettina Aguilar UgarteProtagonista gaztea
2009 - 2010Atrévete a soñarPatricia «Patito» Peralta CastroProtagonista
Plaza Sésamo12. denboraldia, 11. atala, Oye mamá abestia interpretatuta
2013Como dice el dichoMayra«Los deseos se cumplen, sólo si lo deseas» atala
2015 - 2016¿Quién es quién?Paloma HernándezProtagonista
2016, 2020La doñaMónica Hernández SandovalProtagonista (1. denboraldia)

Parte hartze berezia (2. denboraldia)
2018José JoséLuceroParte hartze nagusia, 11 atal
2018 - 2020ÉliteLucrecia «Lu» Montesinos HendrichParte hartze nagusia, 24 atal (1-3 denboraldia)
2019 - 2020La AcademiaBere buruaEpailea
2021Top Star ¿Cuánto vale tu voz?
2023Drag Race México
UrteaPelikulaRolaZuzendariaOharrak
2008Arráncame la vidaLilia Ascencio (12 urte)Roberto SneiderParte hartze gaztea
2010EnredadosRapunzelByron HowardLatinoamerikarako ahotsa
2015Home: No hay lugar como el HogarTipTim Johnson
2018Lo más sencillo es complicarlo todoRenataRené BuenoProtagonista
2021Raya y el último dragónRayaDon Hall

Carlos López Estrada
Latinoamerikarako ahotsa

Antzerkia

UrteALanaRolaOharrak
2003ReginaRegina (umea)Protagonista gaztea
2004Anita la huerfanitaAnitaProtagonista
2013—2015WickedElphaba ThroppProtagonista (gaztelaniazko 1. ekoizpena)
2015—2017Hoy no me puedo levantarMaríaProtagonista

Diskografia

  • 2001: Mi globo azul
  • 2004: Océano
  • 2005: Chiquita pero picosa
  • 2012: Danna Paola
  • 2020: SIE7E+
  • 2021: K.O.

Birak eta ikuskizunak

Birak bakarlari gisa

  • 2013-2014: Tour Ruleta[14][15]
  • 2019-2020: Mala Fama Tour[16]
  • 2022-2023: XT4S1S TOUR[17]
  • 2024: DANNA L¡VE[18]

Sustapen-birak

  • 2004: En busca del tesoro, la historia continúa[19] (Amy, la niña de la mochila azul)[20]
  • 2004: El mundo mágico de Danna Paola[21]
  • 2005: Chiquita pero picosa[22]
  • 2005: Navidad mágica[23]
  • 2009-2010: Atrévete a soñar, el show[24]
  • 2010: Caramelo Tour[25]

Irekierak

Sariak eta izendapenak

Sariak
  • El Heraldo de México Saria (2001)
  • Bravo Saria (2002, 2005, 2006)
  • ACPT Saria (2005, 2014)
  • Oye! Saria (2009)
  • Yahoo! Saria México (2010)
  • TVyNovelas Saria (2006, 2010)
  • Kids' Choice Saria Mexiko (2010, 2012, 2013)
  • Festival Internacional de Teatro Héctor Azar (2013)
  • APT Saria (2014)
Izendapenak
  • Oye! Saria (2010)
  • Lunas del Auditorio (2010)
  • Juventud Saria (2011)
  • Kids' Choice Saria Mexiko (2010)
  • Premis TVyNovelas (2008, 2009)
  • MTV Europe Music Saria (2012, 2013)
  • Kids' Choice Saria (2012, 2013, 2014)

Erreferentziak

Kanpo estekak