Latinoamerika

Latinoamerika[1] gaztelania, portugesa eta frantsesa eta hitz egiten den Amerikako herrialdeen multzoa da, hau da, antzina Espainia, Portugal eta Frantziaren kolonia izandakoena. Herrialde horien guztiek antzekotasun handiak dituzte, latinetiko hizkuntza, erlijioa, legedi oinarria eta abar, Espainiaren menpe egon ziren estatuen artean batez ere. Quebec aldean frantsesa hitz egiten bada ere, gehienek ez dute Latinoamerikaren barnean sartzen. Izan ere, Quebeceko historia, kultura, ekonomia eta Britainiar moldeko erakunde politikoak Kanadako gainerakoari oso estu lotuta daude.[2]

Latinoamerika, berdez.

Lurralde hartako biztanleak latinoamerikarrak dira.

Banaketa politikoa

Latinoamerikako estatuak.

Hauek dira Latinoamerika osatzen duten estatu burujabeak:

Eta ondorengo dependentziek:

Frantziarenak:

AEBenak:

Historia

Latinoamerikako herrialdeek independentzia lortutako urteak.
Sakontzeko, irakurri: «Latinoamerikako historia»
  • 1438an Inka Inperioa ezarri zuten izen bereko etniakoek gaur egungo Ekuadorretik Txileraino kostalde pazifikoan, kolonaurreko Amerikako inperio zabalena izan zena.
  • 1959an Kubako Iraultza amaitu zen, Fulgencio Batista boteretik kenduta Fidel Castrok nagusiki gidatutako prozesuan. Kuba Latinoamerika osoko gerrillen base izan zen, eta bere gudarosteak Afrikan ere (Angolan eta Etiopian) esku hartu zuen. Bost urte lehenago, AEBek lehen esku hartze esanguratsua egin zuen zonaldean, komunismoaren aurka Guatemalako kontra-iraultzaileak lagunduz.
  • 1991an Mercosur merkataritza arloko erakundea osatu zuten Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik.

Ekonomia

EstatuaNazio Errenta OsoaPer capita errentaBPG per capitaBPGBerdintasun eza[3]Giza Garapen Indizea
USD milioiakUSDUSDUSD milioiakGini indizea
 Argentina173.0204.47013.920558.75552,80,863
 Bolivia9.2711.0102.74026.22560,10,692
 Brasil644.1333.4608.2301.576.728580,792
 Costa Rica19.8674.5909.68043.20749,90,841
 Dominikar Errepublika21.0802.3707.15067.41051,70,751
 Ekuador34.7592.6304.07056.50943,70,765
 El Salvador16.8322.4505.12036.47852,40,729
 Guatemala30.2592.4004.41056.29555,10,673
 Haiti3.8764501.84015.65759,20,482
 Honduras8.5861.1902.90020.09153,80,683
 Kolonbia104.5202.2907.420354.26558,60,790
 Kuba[4]-----0,826
 Mexiko753.3947.31010.0301.052.44349,50,821
 Nikaragua4.9689103.65020.18943,10,.698
 Panama14.9514.6307.31025.47856,40,809
 Paraguai7.8541.1804.97030.54757,80,757
 Peru73.0452.6105.830174.14454,60,767
 Txile95.5845.87014.470205.88457,10,859
 Uruguai15.0964.3609.81035.18544,90,851
 Venezuela127,7994,8106,440173,58344,10,784

Kultura

Latinoamerikako hizkuntzak

Hizkuntza erromantze mintzatuenen banaketa gaur egun: gaztelania (berdea), frantsesa (urdina), portugesa (laranja), italiera (horia) eta errumaniera (gorria).

Latinoamerikako hizkuntza ofizialak erromantze hizkuntzak dira (bakarrak ez badira ere), hots, gaztelania, portugesa eta frantsesa. Hala ere, lurraldeotan askoz ere hizkuntza gehiago mintzatzen dira, onartuak izan edo ez. Haietako batzuk ondokoak dira:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak