David Oistrakh
David Oistrakh (Odesa, 1908ko irailaren 30greg./irailaren 17ajul. - Amsterdam, Holanda, 1974ko urriaren 24a) ukrainar biolin-jotzailea izan zen.
David Oistrakh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Давид Фёдорович (Фишелевич) Ойстрах |
Jaiotza | Odesa, 1908ko irailaren 17a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Amsterdam, 1974ko urriaren 24a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tamara Rotareva (en) (1930 - 1974ko urriaren 24a) |
Seme-alabak | ikusi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko kontserbatorioa |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Pyotr Stolyarsky (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, unibertsitateko irakaslea, biolin-jotzailea, biola-jotzailea, musika-irakaslea eta musikaria |
Enplegatzailea(k) | Moskuko kontserbatorioa Q111599291 |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Biografia
Moskuko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak; 1926an ikasketak bukatu eta kontzertuak ematen hasi zen; 1934tik aurrera berrogei urtez biolin-irakaslea izan zen Moskuko Kontserbatorioan eta gorengo mailako biolinistak izan zituen ikasle, besteak beste, Igor Oistrakh semea.
Biolin-jotzaile bikaina zen, sari asko irabazi zituen, eta ospe handia izan zuen nazioartean. Musikaren alderdi guztiak landu zituen, ganbera-musika bereziki.
Mundu osoan zehar eman zituen kontzertuetan errusiar konpositore modernoak ezagutarazi zituen (Kabalievski, Miaskovski, Prokofiev, Xostakovitx).
Errusiar musikagile batzuek Oistrakhentzat idatzi zituzten lanetako batzuk: Prokofiev (2. sonata), Xostakovitx (1. eta 2. kontzertuak, sonata), Khatxaturian (kontzertua), Kabalievski (kontzertua).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Oistrakh |