Demi Moore

aktore estatubatuarra

Demi Moore (jaiotza izena: Demi Gene Guynes; 1962ko azaroaren 11, Roswell, Mexiko Berria - ) estatubatuar aktorea da. 1981an hasi zen antzezten eta 1982-1984 artean General Hospital telenobelan hartu zuen parte. 1984tik aurrera Brat Pack izeneko aktore talde gaztearen parte izan zen, nerabeen filmak egin zituztenean, tartean Blame It on Rio (1984), St. Elmo's Fire (1985) eta About Last Night... (1986). Lehen paper famatua Ghost (1990) fiman izan zuen, urte horretan salmentarik handiena izan zuen filma. A Few Good Men (1992), Indecent Proposal (1993) eta Disclosure (1994) filmekin ere arrakasta handia izan zuen takillan. 1996an Moore bilakatu zen historian soldatarik handiena jaso zuen emakumezko-aktorea, Striptease filmarekin, 12,5 milioi dolar jaso baitzituen. The Scarlet Letter (1995), The Juror (1996) eta G.I. Jane (1997) ez ziren arrakastatsuak izan, eta bere ibilbidea beheranzko bidean hasi zen.

Demi Moore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDemetria Gene Guynes
JaiotzaRoswell (Mexiko Berria)1962ko azaroaren 11 (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaHailey (Idaho)
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaCharles Harmon
AmaVirginia King
Ezkontidea(k)Freddy Moore  (1980ko otsailaren 8a -  1985eko abuztuaren 7a)
Bruce Willis  (1987ko azaroaren 21a -  2000ko urriaren 18a)
Ashton Kutcher  (2005eko irailaren 24a -  2013ko azaroaren 26a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFairfax High School (en) Itzuli
Redondo Union High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, modeloa, ahots-aktorea, antzerki aktorea eta film-zuzendaria
Lateralitateaezkerra
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0000193 Allocine: 6296 Rottentomatoes: celebrity/demi_moore Allmovie: p103370 TCM: 134646 Metacritic: person/demi-moore TV.com: people/demi-moore IBDB: 113429
Facebook: demimoore Twitter: justdemi Instagram: demimoore iTunes: 2901678 Last fm: Demi Moore Musicbrainz: 34ee9e81-e8e5-4e5a-91cb-815e7e36ad02 Discogs: 150330 Edit the value on Wikidata

The Hunchback of Notre Dame (1996), The Hunchback of Notre Dame II (2002), Charlie's Angels: Full Throttle (2003), Bobby (2006), Mr. Brooks (2007), Margin Call (2011) eta Rough Night (2017) filmak egin zituen beranduago.

Filmografia

UrteaIzenburuaPaperaOharrak
1982ChoicesCorri
ParasitePatricia Welles
1983Young Doctors in LoveNew InternEz da bere izena kredituetan azaltzen
1984No Small AffairLaura Victor
Blame It on RioNicole 'Nikki' Hollis
1985St. Elmo's FireJules
1986WisdomKaren Simmons
One Crazy SummerCassandra Eldridge
About Last Night...Debbie
1988The Seventh SignAbby Quinn
The New Homeowner's Guide to Happiness Film laburra
1989We're No AngelsMolly
1990GhostMolly Jensen
1991The Butcher's WifeMarina Lemke
Mortal ThoughtsCynthia Kellogg
Nothing But TroubleDiane Lightson
1992A Few Good MenLCDR JoAnne Galloway
1993Indecent ProposalDiana Murphy
1994DisclosureMeredith Johnson
1995Now and ThenSamantha zaharragoa
The Scarlet LetterHester Prynne
1996Beavis and Butt-Head Do AmericaDallas Grimes (ahotsa)
StripteaseErin Grant
The Hunchback of Notre DameEsmeralda (ahotsa)
The JurorAnnie Laird
1997Deconstructing HarryHelen/Harry's Character
G.I. JaneLT Jordan O'Neil
Destination AnywhereJennyFilm laburra
2000Passion of MindMartha Marie/'Marty' Talridge
2002The Hunchback of Notre Dame IIEsmeralda (ahotsa)
2003Charlie's Angels: Full ThrottleMadison Lee
2006Half LightRachel Carlson
BobbyVirginia Fallon
2007FlawlessLaura Quinn
Mr. BrooksDetective Tracy Atwood
2009BunrakuAlexandraEkoizpen lanetan
Happy TearsLauraEkoizpen lanetan
The JonesesKatefilmatzen

Bizitza pribatua

1979tik 1985era Freddy Moore rockeroarekin ezkondurik egon zen eta bere abizena hartu zuen. 1987an Bruce Willis aktorearekin ezkondu eta hiru alaba eduki zituzten. Baina 2000. urtean banandu ziren. 2005ean Ashton Kutcher aktorearekin ezkondu zen eta 2009an bere senarrararen abizena hartu zuen, Demi Kutcher izatera pasatuz.

Kanpo estekak