Dene-kaukasoar hizkuntzak

Dene-kaukasoar hizkuntzak gaur egungo hizkuntzalaritzan oinarrigabetzat baztertutako hizkuntza familia bat da, sino-tibetar hizkuntzak, ipar kaukasoar hizkuntzak, na-dene, yaniseiera, euskara (eta haren balizko ahaide desagertuak) eta buruxaski hizkuntza barnebilduko lituzkeena. Na-dene eta yeniseieraren arteko harremanak harrera ona izan badu ere, beste hizkuntzen arteko loturak oso zalantzazkoak dira.[1][2]

Dené-kaukasoar hizkuntzen balizko hedapena

Bazterreko teoria honen arabera, 50 hitz ohikoenen analisia eginda, euskarak antzekotasun gehien dené-kaukasoar hizkuntzekin lituzke, 17 ahaide aurkitzen baitira. George Starostinen arabera, datu hauen arabera dené-kaukasoar hizkuntzak lirateke euskararen ahaideko hurbilenak, eta duela 9000 urte inguru banatuak lirateke. Antzekotasun hori, hitz ohikoenez gain, morfologian eta fonologian ere ikusten du teoria honek, baina ez lexiko kulturalean.[3]

Teoria honen lehen izena urrunen zeuden bi hizkuntzena izan zen, euskara eta navajoa, eta horregatik euskaldene izena (ingelesez: Basque-Dennean; gaztelaniaz: vascodene). Goian aipatutako hainbat hizkuntzez gain, dravidiar hizkuntzak eta sumeriera ere sartu zituzten.[4] Proposaturiko sailkapen nagusiak bi dira: lehenengoan na-dene hizkuntzak orain dela 7.900 urte inguru bereizi ziren hizkuntza sino-baskonikoetaz (sino-tibetar eta kaukasoar hizkuntzak eta euskara barnebiltzen zuen taldea).[5] Bigarren sailkapenean euskara hizkuntza makro-kaukasoarren parte izango litzateke, Ipar-kaukasoar eta Buruxaski hizkuntzekin batera[6][7]

Teoriak dituen zailtasun eta koherentzia ezen inguruan mintzatu da Joseba Lakarra.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak