Dionisio Onaindia

Onaindia
Izen osoa:Dionisio Onaindia Landeta
Jaiotza data:1918
Jaioterria:Gernika ( Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:Ez
Postua:Atzelaria

Dionisio Onaindia Landeta (Gernika, 1918), eskuzko espezialitateko pilotari profesional bat izan zen. Bere lehen abizena zen Onaindia bezala ezagutua zen.

Gernikan jaioa, Onaindia, esku pilotako aurrelaririk hoberenetakotzat hartzen da. Ez zuen banan-banakoan hoberena izateko dohairik, baina, binakako partiduetan, 1940ko hamarkadako aurrelaririk hoberena izan zen. Garai hartako bere areriorik garrantzitsuena, Atano VII.a izan zen, honekin, pilotalekuetatik kanpo ere zihoan etsaitasun bat izan zuelarik.

Onaindiak, 1935ean debutatu zuen. Espainiako Gerra Zibilak eragindako etenaldiaren ondoren, bere osperik handiena Binakako lehen txapelketak jokatu zirenean iritsi zen. Urtzelai II.a atzelari bezala izanda, 1940-41 eta 1943an ospatu ziren lehen bi edizioetako txapeldun izan zen. 1945ekoan, Mariano Lazkano atzelari bezala zuela, berriz ere finalerako sailkatu zen, baina, lesio baten ondorioz, Txikito Iraetakoak ordeztu zuen finalean. 1945etik aurrera, ez zen beste binakako txapelketarik jokatu 1961 arte, Onaindiari, txapela berritzea eragotzi ziona.

Binakako txapelketako finalak

UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakEmaitzaPilotalekua
1940-41Onaindia - Urtzelai II.aTxikito Iraetakoa - Gallastegi22-18 (1)Gros
1943Onaindia - Urtzelai II.aUbilla I.a - Kortabitarte22-21
1945Txikito Iraetakoa (2) - LazkanoAtano VII.a - Atano IV.a22-17

(1) Ligaxka bezala jokatu zen.(2) Txikito Iraetakoak ordezkatu zuen Onaindia finalean, honek, lehiaketako gainontzeko partdiuak jokatu zituelarik Lazkanoren bikote bezala.