Dorothea Lange

Dorothea Lange, sortze izena Dorothea Margaretta Nutzhorn Lange (Hoboken, New Jersey, 1895eko maiatzaren 26a - San Frantzisko, Kalifornia, 1965eko urriaren 11) estatubatuar argazkilari eta fotokazetaria izan zen. Haren lanik ezagunena Depresio Handiari buruzko argazki saila da, Nekazaritza Segurantzaren Administrazioaren aginduz egin zuena. Argazki horiek humanizatu zituzten Depresio Handiaren ondorioak, eta eragin handia izan zuten argazkigintza dokumentalaren garapenean.[1]

Dorothea Lange

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDorothea Margaretta Nutzhorn
JaiotzaHoboken (New Jersey)1895eko maiatzaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoagermano-estatubatuarra
HeriotzaSan Frantzisko1965eko urriaren 11 (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Maynard Dixon  (1920 -  1935)
Paul Schuster Taylor  (1935 -  1965)
Hezkuntza
HeziketaWadleigh High School for Girls (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
(1917 - 1918) : argazkigintza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, fotokazetaria, argazkilaria, dokumentalista eta artista
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak eta San Frantzisko
Enplegatzailea(k)Farm Security Administration (en) Itzuli
War Relocation Authority (en) Itzuli
San Francisco Art Institute (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaErrealismo soziala
Genero artistikoaerretratua

IMDB: nm2050873 Musicbrainz: 2dc92198-f040-4f4c-8ee4-62451ba26fc7 Discogs: 2258440 Find a Grave: 6324171 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Dorothea Lange New Jerseyko Hoboken hirian jaio zen, 1895eko maiatzaren 26an; gurasoak, Heinrich eta Johanna, alemaniar jatorrikoak ziren. Zazpi urte zituenean, poliomielitisa harrapatu zuen; eritasunaren ondorioz, herbaldurik gelditu zitzaizkion eskuineko hanka eta oina. New Yorkeko Wadleigh High School for Girls-en gradua lorturik, argazkilaritza ikasi zuen Columbia Unibertsitatean. Ondoren, zenbait argazkilariren estudioetan lan egin zuen, besteak beste Arnold Genthe-renean. 1917an, Clarence Hudson Whiteren argazkilaritza eskolan ikasi zuen[2]

1918an, San Frantziskon kokatu zen eta, denbora luze gabe, argazki estudio arrakastatsu baten jabe bilakatu zen. 1920an Maynard Dixon margolariarekin ezkondu eta bi seme izan zituen harekin.[2] 1920ko hamarkadan eta 1930ekoaren hasieran, batez ere erretratuak egin zituen San Frantziskoko goi klasearentzat. 1932an, ordea, hiriko langabetuen eta lan-protesten argazkiak hasi zen ateratzen. Garai hartako lanik ezagunena White Angel Jungle izeneko jantoki sozialean egin zuen.[3][4]

1935ean, lehenbiziko senarraz dibortziatu eta Paul Schuster Taylor ekonomista eta unibertsitate irakaslearekin ezkondu zen. Ondoko bost urtean, elkarrekin lan egin zuten Nekazaritza Segurantzaren Administrazioarentzat, Estatu Batuetako nekazari maizterren eta etorkinen bizimodu miseriazkoa dokumentatzen; Dorotheak argazkiak egiten zituen, eta Paulek elkarrizketak. 1936an atera zuen bere argazkirik ezagunena, Ama etorkina (Migrant Mother), Depresio Handiaren sinbolo bihurtu zena. 1941ean, Guggenheim Fellowship-en dirulaguntza bat jaso zuen.[2][5]

1942-1945 bitartean, War Relocation Authority-rentzat aritu zen lanean, eta xehero-xehero dokumentatu zuen japoniar jatorriko estatubatuarren bortxazko lekualdatzea eta espetxeratzea. Izan ere, Pearl Harborreko erasoaren ostean, milaka japoniar-estatubatuarrek utzi behar izan zituzten beren etxe, denda eta landetxeak, eta kontzentrazio esparrutan sartuak izan ziren.[6] Armadarekin oso kritikoak zirenez gero, ehunka argazki konfiskatu zizkioten eta ezin izan ziren denbora luzean ikusi.[7] 1945ean, San Frantziskoko Konferentzia dokumentatu zuen Gerra Informazioko Bulegoarentzat.[2]

1940ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, haren osasuna makalduz joan zen. Hala ere, lanean segitu zuen. 1952an, Aperture aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Life aldizkariarentzat ere egin zituenargazki sail batzuk, Utah, Irlanda eta Death Valleyn besteak beste.

"Egun batean, argazkilaria izango nintzela erabaki nuen. Jendearen argazki xumeak egingo nituzke, ezagutzen nituen pertsonengandik hasita. Ez nuen inoiz kamerarik izan, baina hori zen egin nahi nuena ". Dorothea Langeren asmoen adierazpen oso bat da, 1964ko elkarrizketa batetik ateratakoa, minbizi batek bere bizitza amaitu baino urtebete bat lehenago.[8] 1965eko urriaren 11n hil zen, hestegorriko minbiziak jota.[2]

Argazki galeria

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dorothea Lange