Dotorekoa etxea
Dotorekoa etxea Zarauzko eraikin bat da. Juan Ortiz Zarauz doktoreak XVI. mendean eraiki zuen, eta hortik datorkio izena. Bere garaian Zarauzko hiriaren mugan kokatua zegoen, gaur egun Alde Zaharreko sarrera dena.
Dotorekoa etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Zarautz) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zarautz |
Koordenatuak | 43°17′07″N 2°10′28″W / 43.28516°N 2.17434°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 5 |
Historia
XVI. mendean eraiki zuen Juan Ortiz Zarauz doktoreak, Castro Urdiales eta Laredoko korrejidorea zena eta Errege Kontseiluko kidea, Zarauz familiako kidea. Lehen euskal jauregietako ezaugarriak ditu, pareta lodiekin eta estilo gotiko batzuekin[1]. Zigordia kaleko aldean Zarauz familiaren armarria ikus daiteke.
Familia loturak direla eta Berroeta-Aldamar familiaren esku geratu zen beranduago.
1982an Laboral Kutxaren bulego bilakatu zen, eraikina guztiz eraberritu zutenean.
Eraikina
Oinplano laukia du, harriz guztiz eraikia. Hiru solairu ditu eta teilatuak lau aldeetara ematen du. Egurrezko teilatua heltzen lau gargola txiki ditu.
Ondarea
Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[2].