Eduardo Inda

kazetari espainiarra

Eduardo Inda Arriaga (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1967ko uztailaren 15a) euskal herritar kazetaria da. 2002–2007 bitartean, El Mundo egunkariaren Balear uharteetako zuzendaria izan zen. 2007–2011 bitartean, Marca kirol-egunkariko zuzendaria izan zen; ondoren, El Mundora itzuli zen, zuzendari, 2014 arte. 2015etik, Okdiario egunkaria zuzentzen du.

Eduardo Inda

(2016)
Bizitza
JaiotzaIruñea1967ko uztailaren 15a (56 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea lizentzia : Bibliotekonomia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta erreportaria
Enplegatzailea(k)Okdiario
Unidad Editorial (en) Itzuli  (1994 -  2014)

Twitter: eduardoinda Edit the value on Wikidata

Kazetaritzaren munduan dabilen pertsona hau José Manuel Villarejo komisarioaren kolaboratzaile aritu da. Indak komisarioak helarazten zizkion informazio trukatuak argitaratzen zituen unean-unean hark iritzi publikoa baldintzatu eta epaileak zein poliziak erabaki batzuetara estutzeko egoki irizten zionean. Tartean zen, adibidez, Obiang diktadorearen irudia zuritzea.[1] Bestalde, 2019an Podemoseko Pablo Iglesiasi kendutako telefono bateko ustezko informazioak zabaltzearen eskandaluan parte hartu zuen.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.