Edward Albee

Edward Franklin Albee (Washington Hiria, AEB, 1928ko martxoaren 12a - Montauk, New York, 2016ko irailaren 16a) estatubatuar antzerkigilea izan zen.

Edward Albee

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdward Franklin Albee
JaiotzaWashington1928ko martxoaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWashington
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMontauk (New York)2016ko irailaren 16a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Familia
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
HeziketaChoate Rosemary Hall (en) Itzuli
Rye Country Day School (en) Itzuli
Lawrenceville School (en) Itzuli
Trinity College (en) Itzuli
Valley Forge Military Academy and College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta antzerki zuzendaria
Enplegatzailea(k)University of Houston (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakAugust Strindberg eta Samuel Beckett
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
PEN America (en) Itzuli

IMDB: nm0016361 Allocine: 51340 Allmovie: p169262 IBDB: 5258
Musicbrainz: b0f5d4f6-f406-472c-bb33-9c73c4f1c24d Songkick: 419495 Discogs: 1781873 Find a Grave: 170006367 Edit the value on Wikidata

Biografia

Haurtzaroan Reed A. Albee antzerkiko enpresaburuak semetzat hartu eta, besteak beste, Hartfordeko Trinity College ikastetxean ikasi zuen, Connecticuten.

Lehen antzezlana, The zoo story (1958, Zooaren historia), hiru astetan idatzi zuen. Lan horretan ez ezik, The death of Bessie Smith (1959, B. Smithen heriotza), The American Dream (1960, Amets amerikarra) eta batez ere Who´s afraid of Virginia Woolf? (1962, Nor da V. Woolfen beldur?) antzezlanean, Estatu Batuetako gizartearen kritika zorrotza agertzen da.

Albeeren lehen lanek teatro absurdoaren gaiak ukitzen dituzte, eta bertako pertsonaiek elkarrekin harremanak izateko edo era adierazgarrian komunikatzeko ezintasuna edo gogorik eza azaltzen dute. Geroko obrek, Box (1968, Kutxa), All Over (1971, Leku guztietan)..., abstraktuagoak eta metafisikari emanagoak izanik, ez zuten lehengoek adinako arrakastarik izan, baina agintearen aurkako protesta-mugimenduaren ildotik, absurdoaren teatroaren barnean kokatzen dira.

1977an, Vladimir Nabokov eleberrigile errusiar-amerikarraren Lolita eleberria egokitu zuen antzerkirako, The Lady from Dubuque (Dubuqueko dama) izenburupean, eta hiru aldiz (1967, 1975 eta 1994an) irabazi du antzerki arloko Pulitzer saria: Oreka hauskorra (1966), Seascape (Itsas paisajea), eta Hiru emakume garai (1991) antzezlanekin, hain zuzen.

Antzezlanak

  • The Zoo Story (1958)
  • The Death of Bessie Smith (1959)
  • The Sandbox (1959)
  • Fam and Yam (1959)
  • The American Dream (1960)
  • Who's Afraid of Virginia Woolf? (1961–1962)
  • The Ballad of the Sad Cafe (1963)
  • Tiny Alice (1964)
  • Malcolm (1965)
  • A Delicate Balance (1966)
  • Breakfast at Tiffany's (1966)
  • Everything in the Garden (1967)
  • Box AND Quotations from Chairman Mao Tse-tung (1968)
  • All Over (1971)
  • Seascape (1974)
  • Listening (1975)
  • Counting the Ways (1976)
  • The Lady From Dubuque (1977–1979)
  • Lolita (1981)
  • The Man Who Had Three Arms (1981)
  • Finding the Sun (1983)
  • Marriage Play (1986–1987)
  • Three Tall Women (1990–1991)
  • The Lorca Play (1992)
  • Fragments (1993)
  • The Play About the Baby (1996)
  • Occupant (2001)
  • The Goat or Who is Sylvia? (2002)
  • Knock! Knock! Who's There!? (2003)
  • Peter & Jerry (2004)
  • Me, Myself and I (2007)
  • At Home At The Zoo (2009)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Albee

Erreferentziak