Egoera geldikorraren teoria
1948an H. Bondi, T. Gold eta F. Hoylek proposatutako teoria, honela dioena: unibertsoa hedatu arren, materiaren batez besteko dentsitatea ez da ez denboran ez espazioan aldatzen. Horren arabera, unibertsoak beti antzerako itxura izango luke.
Egoera geldikorraren teoria 1949. urtean Hermann Bondik, Thomas Goldek eta Fred Hoylek garatu zuten Big Bang teoriaren ordezko modelo kosmologikoa da. Nahiz eta teoria honek 50eko eta 60ko hamarkadetan onarpen zabala eduki, onarpenak behera egin zuen nabarmen unibertsoaren hondoko mikrouhin-erradiazioaren aurkikuntzarekin. Geroztik, teoria honi kosmologia alternatibo bezala ezagutzen zaio.
Teoria
Teoria honen arabera, unibertsoak ez du ez hasierarik eta ez amaierarik ere. Ez da unibertso estatikoa, etengabe hedatzen ari baita, materia sortuz eta materiaren dentsitatea konstante iraunaraziz.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna