Eguzki Urteaga

Eguzki Urteaga (Biarritz, 1973) euskal soziologo, historialari eta idazlea da frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz egiten duena. Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria da, soziologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean) eta ikertzaile elkartua Rovira i Virgili Unibertsitateko Social and Business Research Laboratory (SBRlab) ikerketa-zentroan.[1]

Eguzki Urteaga

Bizitza
JaiotzaBiarritz, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBordeleko Unibertsitatea
Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaFrançois Dubet (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Deia
Gara
Euskal Telebista
Rovira i Virgili Unibertsitatea
Hamaika Telebista
KidetzaIKER ikerketa-zentroa
Eusko Ikaskuntza
Jakin
Lan Harremanak Revista de Relaciones Laborales (en) Itzuli

Inguma: eguzki-urteaga-olano

Hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du iritzi-emaile gisa, hala nola Euskal Telebista, Deia, Berria[2], Gara[3] eta HamaikaTB.

Biografia

Soziologiako doktoretza[4] lortu zuen 2000. urtean Victor Segalen Bordeaux 2 Unibertsitatean François Dubeten zuzendaritzapean, CADISen, CNRS-rekin lotutako laborategian. Aurretik, 1997an Soziologiako DEA lortu zuen unibertsitate berean eta 1998an, Historiako lizentzia Geografia espezialitatean Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitean 1998an.[5]

Eguzki Urteaga ikertzaile elkartua da IKER Euskararen eta Testuen Ikerketarako Zentroan, CNRS laborategia 2005tik. Garai berean, irakasle izan zen Bordele-Montaigne Unibertsitatean eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitean. 2006tik 2011ra, Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko soziologia irakasle laguntzailea, eta 2011tik irakasle agregatua da.

Eguzki Urteaga Europako, Latinoamerikako eta Kanadako aldizkari zientifikoetan argitaratutako 200dik gora artikuluren egilea da.[6] Jorratutako gaien aniztasunaz harago, lan honek guztiak koherentzia teorikoa eta geografikoa du. Alde batetik, konplexutasunaren soziologian kokatzen dira, soziologia garaikidea krisian dagoela uste duena. Konplexutasunaren soziologiaren arabera errealitate sozialaren eta haren irudikapen intelektualaren arteko aldea gero eta handiagoa da eta, soziologiako teoriek, neurri handi batean, soziologiak proposatutako kontzeptu eta metodoek gero eta gutxiago egiten dute gizartea bere konplexutasunean ulertzeko.

Argitalpenak

Liburuak

  • Le mouvement antimilitariste basque contemporain (Euskal mugimendu antimilitarista garaikidea), Éditions Sociologie, Baiona, 1996, 259. or ;
  • Les militants étudiants (Ikasle militanteak), Éditions Dakit-Jakin, Zarautz, 2002, 182. or ;
  • Soziologia modernoa eta garaikidea, Éditions Dakit, Zarautz, 2002, 144. or. ( Soziologia modernoa eta garaikidea euskaraz) ;
  • Les journalistes locaux : fragilisation d'une profession (Bertako kazetariak: lanbide baten ahultzea), Éditions L'Harmattan, Paris, 2004, 386. or ;
  • La politique linguistique au Pays Basque (Hizkuntza politika Euskal Herrian,) Éditions L'Harmattan, Paris, 2004, 188. or ;
  • La question basque en France (Euskal kuestioa Frantzian). Milan, Toulouse, 2004, 64. or ;
  • La nouvelle gouvernance en Pays Basque (Gobernantza berria Euskal Herrian), Éditions L'Harmattan, Paris, 2004 ;
  • Sociologia de la complejidad, Éditions Dakit, Zarautz, 2004, 286. or ;
  • Les médias en Pays Basque : histoire d'une mutation, (Komunikabideak Euskal Herrian : aldaketa baten historia), Éditions Mare et Martin, Paris, 2005 ;
  • Le paysage médiatique en Béarn (Komunikabideen paisaia Béarn-en), Éditions Mare et Martin, Paris, 2005 ;
  • Gobernanza y territorio en Iparralde, en colaboración con Igor Ahedo, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2005, 169 orrialde. ;
  • Le Golf de Chantaco, Editions Iru Errege, Baiona, 2005 ;
  • Euskara ipar Euskal Herrian, Dakit, 2006, 89 or ;
  • El fenómeno cooperativo en el mundo: casos de Argentina, Brasil, Italia, País Vasco y Países Nórdicos, en colaboración con Rafa Altuna, Hervé Grellier, Mondragon Unibertsitateko Zerbitzua, 2008, 207 orrialde. ;
  • Las políticas públicas en cuestión, Universidad de Jaén. Servicio de Publicaciones e Intercambio Científico, 2010,ISBN 8484394999 ,ISBN 9788484394990, 204 orrialde ;
  • La sociología en Francia: estudios empíricos y reflexiones teóricas, Nafarroako Unib Publik, Ciencias Sociales,ISBN 8497692551, 312 orrialde ;
  • Las relaciones laborales en Francia, 2010 ;
  • Cuestiones prácticas en la economía social globalizada: Argentina, Colombia, Costa Rica, Escocia, Mondragón, Peru, in collaboration with Rafa Altuna, Hervé Grellier, Mondragon Unibertsitateko Zerbitzu Editoriala, 2010, 281 orrialde. ;
  • Mondragon Unibertsitateko Zerbitzu Editoriala, Rafa Altunarekin lankidetzan, Hervé Grellier, 2010, 281 or. ;
  • El nuevo entorno de la innovacion: sostenibilidad y legitimacion social, Andoni Eizagirrerekin elkarlanean, Servicio de Publicaciones de la Universidad de Oviedo, 2011-05-04, 256 or.
  • Zientziaren eta teknologiaren pertzepzio sozialak Euskal Herrian ( Google liburu digitala ), Andoni Eizagirre, Eguzki Urteaga, Éditions L'Harmattan, 2010-01-01, 226 or.
  • El nuevo entorno de la innovacion: sostenibilidad y legitimacion social, Eguzki Urteaga, Andoni Eizagirre, Servicio de Publicaciones de la Universidad de Oviedo, 2011-05-04, 256 or.
  • Figuras sociológicas, Ed. Universidad de Cantabria, 2013-08-01, 166 or.
  • La Communauté Pays Basque, l’institutionnalisation du territoire. Editions L’Harmattan, Paris, 2017.[7]
  • La nouvelle politique linguistique au Pays Basque. Editions L’Harmattan, 2019.
  • L’essor du vote nationaliste basque. Editions L’Harmattan, 2020.
  • La politique d’aménagement et de développement du Pays Basque. Editions L’Harmattan, 2020.
  • La politique culturelle au Pays Basque. Editions L’Harmattan, 2021.
  • Le processus de paix au Pays Basque. Editions L’Harmattan, 2021.

Artikulu akademikoak

Maila akademikoan gai hauek lantzen ditu: politika publikoak, politika sozialak, soziolinguistika aplikatua, lan-harremanak, eta teoria soziologikoa. 250 baino gehiago dira argitaratu dituen artikulu akademikoak, batez ere Europan Latinoamerikan eta Kanadan. [8]

Pariseko Mare et Martin argitaletxeko bilduma zuzendaria da.

Euskarazko 36 argitalpen akademikoditu. hainbat aldikaritan: Jakin (11 artikulu), BAT soziolinguistikako aldizkaria (7), UZTARO (5), GOGOA (4), Tantak (2), ANKULEGI (1),eta CUADERNOS SOCIOLOGICOS VASCOS (1).[9]

Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria (2018-2023)

Lehenago Hizkuntza Kontseiluko zuzendaria izan zen baita Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakari-ordea ere Jean-Claude Larronde-ren lehendakaritzapean. 2018ko maiatzaren 11an Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren Administrazio Kontseiluak lehendakari berri gisa hautatu zuen, berarekin sartu ziren bulegoko gainontzeko kideak hauek izan ziren:[10]

  • Argitxu Camus. Goi mailako irakaskuntzaz eta Hizkuntza politikaz arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Viviane Delpech. Goi mailako irakaskuntzaz eta Ikerkuntzaz arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Anne-Marie Galé. Kulturaz eta komunikazioaz arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Claude Mehats. Diasporaz arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Maitena Urmeneta. Enpresekiko harremanez arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Isabelle Ajuriaguera. Garapen kontseiluan ordezkaria eta senidetzaz arduratzen den Lehendakari-ordea
  • Argitxu Etxandi. Idazkaria
  • Jean-Claude Larronde. Diruzaina

Bost urtez aseguratuko du lehendakariaren papera Ipar Euskal Herriko zonbait herrirekin hitzarmenak sendotuz edo sortuz.

2023ko apirilean Eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakaritza uzten du.

Ardurak eta errekonozimenduak

  • 2018tik 2023 urte hastapenera,Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko lehendakaria da, eta horrez gain Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea.
  • Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko Zuzendaritza-Kontseiluko eta Bulegoko kidea ere bada.
  • Hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du iritzi-emaile gisa, hala nola Euskal Telebista, Deia, Berria[2] eta Gararekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak