Elena Molina

dokumentalgilea

Elena Molina (Madril, 1986ko irailaren 13a) espainiar dokumentalgilea da, DOCMA-ko kidea.

Elena Molina
Bizitza
JaiotzaMadril1986ko irailaren 13a (37 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Perugiako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
elemolina.com

Biografia

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Madrileko Complutensean eta dokumentalgintza kreatiboan berezitu zen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, Italiako U. di Perugian ikasi du ere.[1] Isaki Lacuesta eta Marta Andreu bezalako zuzendariekin egin du lan eta Patricio Guzmán, Nicolás Philibert, Frederick Wiseman edota Belkis Vega dokumentalgileekin ikasi du ere. Elena Molina dokumentalgile eta zuzendaria da, bere lanetan giza eskubideak eta genero ikuspegia ageri dira eta hainbat herrialdetan, hala nola, Burkina Faso, Mendebaldeko Sahara, Frantzia, Hego Korea, Kuwait, Cabo Verde eta Haiti-n.[2] [3]

Filmografia

Filmografía dokumentala:[4]

IzenburuaIraupenaUrteaKargua
Yungay 7020[5]19′2021Ko-zuzendaria
All I need is a ball[6]17′2020Zuzendaria
Laatash14′2018Zuzendaria
Rêve de Mousse76′2018Zuzendaria
Quand j’étais petit..11′2016Zuzendaria
El cementerio de las marionetas15′2014Zuzendaria

Sariak eta Aitortzak

  • Laburmetrai dokumental onena ‘All I Need is a Ball’ filmagatik, LesGaiCineMad 26.edizioan.[7]
  • CIMA saria Cadizeko Zine Dokumentalaren Jaialdiaren 51. edizioan "Laatash" filmagatik.[8]
  • Cortada Jaialdiaren 25. edizioan laburmetrai dokumental onenari saria, Yungay 7020 filmagatik.[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak