Elisa Arteta

Dantzaria eta koreografoa

Elisa Arteta (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1980ko maiatzaren 26a) dantzaria eta koreografoa da. Huarte Arte Garaikidearen Zentroko zuzendaritza-taldeko kidea izan da zenbait urtez.[1]

Elisa Arteta
Bizitza
JaiotzaIruñea1980ko maiatzaren 26a (43 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa eta dantzaria

Facebook: elisa.arteta Edit the value on Wikidata

Biografia

Elisa Artetak Nafarroako Gobernuko Dantza Eskola Ofizialean eta Alteako (Alacant) Miguel Hernández Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Arte Ederren Departamentuan, Dantza Garaikideko titulua eskuratuz; ondoren, Salburgoko (Austria) Salzburg Experimental Academy of Dance izeneko zentroan jarraitu zuen ikasten.[2]

Ibilbide profesionala

Prestakuntza akademikoaren ostean, Berlinera joan zen, eta han dantza- eta bideo-proiektuak garatu zituen, batzuetan bakarrik eta beste batzuetan hainbat diziplinatako beste artista batzuekin elkarlanean.

Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan eta Praktika Eszenikoan eta Ikusizko Kulturan Masterra eginda, bere proiektu artistikoak eta kudeaketaren arloko lana konbinatzen ditu. Hainbat egoitza lortu ditu hainbat herrialdetan egindako ibilbidean, eta bere lana askotariko espazio artistikoetan erakutsi du, gehienak Europan. Era berean, bere jaioterriko herritarrei artista askoren lan koreografikoak hurbiltzean murgilduta egon da Inmediaciones izeneko jaialdi batean.[3]

Periferiako periferian kokatutako ekoizpen-eremu bat da, eta ardatz nagusiak hauexek dira: ikerketa, prestakuntza, bitartekaritza eta artisten arteko trukea sustatzea. Elisak gorputza hainbat ikuspuntutatik aztertzen du: pertzepzioaren eta afektuen zati bat, baina testuinguru sozial, ekonomiko eta politikoak nola zeharkatzen gaituen ulertzen saiatzen da, baita dimentsio anitz horiek nola gertatzen diren ere.[4]

Bere koreografiak eta ikus-entzunezko lanak inguruko zein nazioarteko hainbat tokitan egon dira ikusgai, hala nola; Madrilgo Sofía Erregina Museoko Ikasketa Zentroan, Bilboko Guggenheim Museoan edo Berlingo Akademie Der Künsten ikusi ahal izan da. Hainbat egoitza artistiko lortu ditu, hala nola; La Casa Encendida eta CA2M, Incheon Art Platform (Hego Korea), Parkinprogress (Nottingham), MAM (Marrakex), Djerassi (Kalifornia) eta Leal.lav (Tenerife), Reiss Arti Performative (Turín, Italia), LUX AAP (Brecon, Gales) edo Pedra Sina (Madeira, Portugal), Dança em foco (Brasil), Art As Research (Ottersberg, Alemania), PixelPops! (París, Frantzia), Emergeandsee (Berlín, Alemania), Okuparte (Huesca) edo zero’n’one (Berlín, Alemania).[5]

2010az geroztik, Inmediciones jaialdiko zuzendari-kidea izan da. 2016.urtetik 2022ra Huarte ekoizpen artistikoko zentroko zuzendari-kidea izan da, Oskia Ugarte, Nerea de Diego, eta Betisa Ojangurenekin batera.[1]

UPV/EHUn ere doktoregaia da, eta tesia hasi du, oraindik definitu gabe.[3]

Erreferentziak